Argitalpen-data: 2013/04/04
Enpresa txiki eta ertain, bakarkako enpresaburu eta profesional autonomoei finantza-laguntza emateko programa garatzekoa
Ogasun eta Finantza
Gobernu Kontseiluak 9/2014 DEKRETUA, otsailaren 4koa, enpresa txiki eta ertainentzako, banako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantza-laguntzaren 2014ko programa onartu du. 600 milioi euroko zuzkidura izango du, gehienez ere, eta kolektibo horiek bankuen finantzaketa eskuratu ahal izatea du helburu, horiek dituzten kapital zirkulatzailearen beharrak betetzeko, epe laburrerako zorra berritzeko eta epe laburrerako zorra epe ertain eta luzerako zorrera egokitu ahal izateko.
Ogasuneko eta Finantzetako sailburuaren 2014ko otsailaren 11ko Aginduaren bidez argitara eman da enpresa txiki eta ertainei, banako enpresaburuei eta profesional autonomoei finantza-laguntza emateko Programaren lehenengo deialdia, gehieneko zenbatekoa hirurehun miloi eurokoa izanik (300.000.000€). Zenbateko horretatik berrehun eta laurogei miloi ETEntzat izango dira eta hogei milioi profesional autonomo eta banakako enpresaburuentzat.
Aipatu zenbatekoa amaitzen bada, beste deialdi bat egin ahal izango da, 300.000.000 euro gehigarrikoa, programaren zenbateko osoa amaitu arte, gehienez ere 600.000.000 €koa da eta.
Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 17ean hasiko da, lehen aipatu Agindua indarrean sartu eta gero, eta 2014ko abenduaren 31ra luzatuko da edo programaren gehieneko zenbatekoa amaitu arte, hori lehenago gertatuz gero.
Informazio gehiago laguntza honi buruz.