Azken eguneratzea: 2013/04/04

Enpresa txiki eta ertain, bakarkako enpresaburu eta profesional autonomoei finantza-laguntza emateko programa garatzekoa

Ogasun eta Finantza

Gobernu Kontseiluak Euskadiko ETE, banakako enpresaburu eta profesional autonomoei bideratutako Finantza Laguntza Programa bat eratzen duen dekretua onartu du. 600 milioi euroko zuzkidura izango du, gehienez ere, eta kolektibo horiek bankuen finantzaketa eskuratu ahal izatea du helburu, horiek dituzten kapital zirkulatzailearen beharrei erantzuteko eta zorra berregituratzeko -epe laburrerako zorra berritzea edo epe laburrerako zorra epe ertain eta luzerako zor bihurtzea-. 

Ogasuneko eta Finantzetako sailburuaren 2013ko martxoaren 25eko Aginduaren bidez argitara eman da enpresa txiki eta ertainei, banako enpresaburuei eta profesional autonomoei finantza-laguntza emateko Programaren lehenengo deialdia (2013/04/04ko EHAA), gehieneko zenbatekoa hirurehun miloi eurokoa izanik (300.000.000€). Zenbateko horretatik berrehun eta laurogei miloi ETEntzat izango dira eta hogei milioi profesional autonomo eta banakako enpresaburuentzat.

Aipatu zenbatekoa amaitzen bada, beste deialdi bat egin ahal izango da, 300.000.000 euro gehigarrikoa, programaren zenbateko osoa amaitu arte, gehienez ere 600.000.000 €koa da eta.

Eskaerak aurkezteko epea apirilaren 5ean hasiko da, lehen aipatu Agindua indarrean sartu eta gero, eta 2013ko abenduaren 31ra luzatuko da edo programaren gehieneko zenbatekoa amaitu arte, hori lehenago gertatuz gero.

Informazio gehiago laguntza honi buruz.