Euskal Autonomia Erkidegoko 2018ko aurrekontu orokorren proiektua 11.486 milioi eurokoa da

Argitalpen-data: 

Euskal Autonomia Erkidegoko 2018ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorren Proiektua onartu du gaur Gobernu Kontseiluak. Aurrekontuaren zenbatekoa 11.486,4 milioi eurokoa da. Beraz, aurrekontua 2017koa baino % 3,9 handiagoa da, 426,7 milioi euro gehiago ditu-eta. Horrela azaldu du gaur Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburual Gobernu Kontseiluaren ondorengo prentsaurrekoan.

Adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak inoiz izan duen aurrekonturik handiena da, eta kontsolidazio fiskaleko agertokiaren esparruan planteatzen da, 2020. urtean zero defizitera eta BPGaren % 13tik beherako zor-mailara iristeko helburuarekin. Izan ere, zorraren amortizaziorik gabe eta “Y”-aren efektuarekin, 290,4 milioi euroko aurrekontu-igoera ikus daiteke, hots, % 2,9ko hazkundea joan den urtekoaren aldean. Astelehenean, urriaren 30ean, erregistratuko da Eusko Legebiltzarrean.

(Laster informazio gehiago)

2017-10-24 gai-zerrenda

Prentsa-txostena