Elantxoben amarralekua eskatzeko dokumenturen bat aurkezteke daukaten pertsonek hamar egun daukate aurkezteko

20000329_01_0006.jpg

2015.eko ekainak 12

  • Kasu gehienetan, aseguru-polizarekin lotuta daude gabeziak

 

 

Joan den apirilaren 20an, Elantxobeko kaian amarralekuak erabiltzeko aldi baterako baimenak emateko prozedura ireki zen, eta eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren, exijitutako dokumentazio guztia aurkeztu duten eskatzaileen zerrenda eta dokumenturen bat aurkezteke daukatenen zerrenda onartu dira. Azken horien kasuan –10 pertsona aurkeztu diren ia 180etatik–, gabeziak zuzentzeko 10 eguneko epe bat irekiko da, ekainaren 15etik aurrera (astelehena), zerrendan zehaztuta dagoena aurkeztu ahal izan dezaten.

 

Kasu gehienetan, aseguru-polizarekin lotuta daude gabeziak. Zerrenda igande honetan argitaratuko da eta Bizkaiko Portuen Lurralde Zerbitzuaren iragarki-oholean, Elantxobeko Udalean eta kaian bertan kontsultatu ahal izango da.

 

Eskatutako datuak adierazitako epean ematen ez dituztenek eskaerari uko egiten diotela ondorioztatuko da. Beraz, exijitutako baldintzak betetzeko arreta eta azkartasuna eskatzen da, baimenak ahalik eta lasterren ebazteko.