Barakaldo batu zaio Udaltzaingoak atzitutako droga Ertzaintzak analiza dezan helburu duen esparru-hitzarmenari
2013.eko Abenduak 27
Euskadiko hogeita hamasei udalerrik dituzte jarduteko jarraibide uniformeak substantzia estupefazienteen atzipenari, analisiari, zaintzari eta suntsiketari buruz
Segurtasun sailburuorde Josu Zubiagak eta Barakaldoko alkate Alfonso Garcíak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute gaur goizean, Ertzaintza ardura dadin Barakaldoko udaltzainek atzemandako substantzia estupefazienteak analizatzeaz. Hitzarmenen honekin 36 dira Segurtasun Sailarekin antzeko hitzarmenak dituzten Euskadiko udalerriak.
Gaur sinaturiko akordioaren helburua Barakaldoko udaltzainei drogen analisiak erraztea da, haiek ez baitituzte polizia zientifikoaren lanak eta peritajeak egiteko behar diren bitarteko teknikoak. Adierazitako udalerriaren atxikipenarekin areagotu egin da beren poliziek, droga toxikoen edo substantzia psikotropikoen atzipenari, analisiari, zaintzari eta suntsiketari dagokienez, jarraitu beharreko jarduera-ildoak bateratu dituzten Euskadiko udalerrien kopurua.
Esandako hitzarmenaren bidez, Segurtasun Sailak bere gain hartuko ditu analisiek eragindako langile- eta material-gastuak, material suntsikorrekin lotutakoak izan ezik, haietaz Udala arduratuko da.
Eusko Jaurlaritzak 2012ko uztailetik egin ditu 50.000 biztanletik beherako udalerrietako poliziek konfiskatu dituzten drogen analisiak. Aurretik, Osasun Ministerioa arduratzen zen horietaz, jardun-protokolo espezifiko bate bitartez.