Azken eguneratzea: 2008/04/25
Datu Babesak 150.000 euroko isuna jarri dio Bilboko mediku zentro bati
Abortuen gaineko 4.000 historia kliniko zabaldu dira sarean eMuleren bidez
Bilboko Lasaitasuna klinikako 11.300 bezeroren datuak Internetera heldu dira bertako langile baten ustezko hutsegite batengatik; izan ere, bere fitxategiak partekatu baitzituen milioika pertsonarekin deskargak egiteko eMule programaren bidez.
El País / Mónica C. Belaza
  • Zentroak 11.000 historia kliniko baino gehiago partekatu zituen nahi gabe.

  • Historia horietan bertan abortatu duten 4.000 emakume baino gehiagoren datuak zeuden, bai eta kontsulta ginekologikoak edo urologiakoak egin dituzten beste batzuenak ere.

  • Datuak Babesteko Espainiako Agentziak 150.000 euroko isuna jarri dio zentroari. Isuna handiagoa izan bazitekeen ere, txikitu egin da zentroaren arduraduna laguntzeko prest agertu delako prozedurak iraun duen bitartean.

  • Klinikak berehala ezarri zituen bere sistema informatikoan goi-mailako segurtasun neurriak.

Berrirako lotura (gaztelaniaz)