|
Simulakroa egiteko jarraitu dira, batetik 2003tik hona hegazti gripe kasuentzat landu den berariazko protokoloa eta, bestetik, 2001ean prestatu zen EAEko Nekazaritzako Elikagaien Alerta Protokolo Orokorra.
Saio horretan egiazko foku bat (kentzeko diren animali biziekin) birsortu nahi izan da eta, gainera, proban parte hartu duten arduradunek ez zuten ez proba egiteko eguna ez lekua ezagutzen.
Simulakroa nola garatu den
Neikerrek -Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea- simulakro-alertaren berri ELIKAren -Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa- alerta unitateari jakinarazi zion basa-hegazti bati egindako azterketak positibo eman zuela.
Data: martxoaren 8a
Ordua: 09:00
Espeziea: basa-hegaztia (basahatea), hegazti ustiategi batean hilda aurkitutakoa
Ustiategiren kokagunea: Irun-Gipuzkoa
Jakinarazpena:
ELIKAko Alerten Unitateak berehala jakinarazi zien alerta arduradunei eta arduradun politikoei alerta-simulakroaren xehetasunak: non kokatuta zegoen eta beste. Informazioa honako erakunde hauei pasa zitzaien: Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailari, Osasun Sailari eta Herrizaingo Sailari; Gipuzkoako Foru Aldundiari (kasu zehatz honetan, baita Araba eta Bizkaikoei ere, ikusle gisa joan zirenez) eta Irungo Udalari.
Simulakroaren kudeaketa:
Momentu horretatik aurrera Foru Aldundiak alertaren ardura bere gain hartu zuen eta neurriak hartu zituen eraginkortasunez kudeatzeko. Egindako lana:
Hegaztiak zenbatu: 1.700 oilo
Inkesta epidemiologikoa
Produktuak eta materialak bilatu, gero suntsitzeko
Hegaztiak ibilgetu eta hil
Balizko alerta honen kontrol prozesuan 22 lagunek hartu zuten parte (Aldundiko 8, Neikerreko 7, Elikako 3 eta Eusko Jaurlaritzako 4). Horrez gain, sarbideak zaintzeko Irungo Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren laguntza izan da.
Biosegurtasun neurriak: osasun eta segurtasun neurri egokiak hartu ziren, bai lanean ibili diren langileekin, bai gonbidatutako behatzaileekin honako kontuetan: jantziak, lanabesak, sarbideak eta pertsonen mugimenduak.
Animalien ongizate neurriak: legeak agintzen duen animalien ongizate neurriak betetzen ziren begiratu zen. Gogoratu behar dugu hildako oiloak kentzeko zeudela eta hiltegira eramatekoak zirela: hiltzeko egunak eta simulakroarenak bat egin zuten, besterik gabe.
Materialak deskontaminatzea: erabili ziren jantziak, materiala, oinetakoak, hondakinak... deskontaminatu edota suntsitu egin ziren, hildakoen hegaztiekin batera.
Instalakuntzak garbitzea eta desinfektatzea: hegaztiak hil eta transformazioko enpresa batera bidali eta gero, instalakuntzak sodio hipokloritoarekin garbitu eta desinfektatu ziren.
Hegaztiak ezabatzea: hegaztiak hil eta gero, bi kamioi estankotan sartu eta prezintatu ondoren, ertzaintzak eskoltatuta, transformazioko bi enpresa homologatuetara garraitu ziren, bertan errausteko.
Inguruaren kontrola:
Halaber, 3 km-ko babes eremu bat eta 10 km-ko zaintza-eremu bat mugatu ziren. 1-3 km-ko distantzian zeuden hegazti-ustiategiak zenbatu ziren.
3 km-ko radioan (babes-eremua) bi hegazti ustiategi zeuden.
Albaitari ofizialak babes-eremuan (km 1) etxeko kontsumorako dauden ustiategiak, erregistratu gabeak, identifikatuko ditu.
Erregistratutako hegazti-ustiategiak zaintza-eremuan.
Simulakroak ez zuen gizartean alarmarik sortu eta aurreikusita bezala burutu zen arratsaldeko 7etan, jakinarazi zenetik 10 ordura besterik ez.
Orain, hausnarketa egingo da eta hegazti gripearen aurrean abian jarritako Azkar Jarduteko Planaren alde sendoak eta ahulak aztertuko dira.
Hegaztietan infekzioak ekiditeko Euskadin egin diren beste jarduera batzuk
KONTROLA: hegaztien sektorea zein egoeretan dagoen jakiteko eta birusa ahalik eta azkarren antzemateko
EAEko hegazti ustiategi guztiak kontrolatu dira, 1.100 mostra aztertuz (MAPyA-tik eskatutako 400 mostren ondoan).
Basa-hegaztiak aztertzeko ahalegin berezia egin da; 200 mostra aztertuz.
Basa-hegaztiak eta beren migrazioak zaintzeko hainbaten laguntza izan da: eraztunak jartzeko taldeak, Aranzadi, basozainak eta Neikerreko teknikariak. Azken horiek, migrazioak, hegazti motak... eta abar aztertzeko. Oraingo migrazioei dagokionez, ahateak eta uretako gainerako hegaztiak zaintzeko ahalegin berezia egiten ari gara.
PREBENTZIOA: hainbat neurri hartu dira gaixotasunari aurre egiteko:
Feria eta azoketan animaliak aske egoteko debekua.
Aske dabiltzan animaliak leku itxietan sartzea. Hezegune baten ingurumarian dagoen ustiategi bakarra (kilometro batera) itxi egin da proba modura, lan horrek dakarren kostua, denbora eta probetxua aztertu ahal izateko.
Aire librean hazten diren gainerako animaliekin, batez ere gainetik migrazioko hegaztiak igarotzen diren lekuetan, ixtea aztertzen ari gara, beharrezkoa bada.
Ustiategietako langileak txertatzea, oraingo gripearentzako txertoarekin.
Sentsibilizazioa zabaltzea. Animalien gaixotasuna ezagutarazteko, herritarrak lasaitzeko eta hildako animali susmagarriak azaltzen direnean zer egin behar den jakiteko ondoren adierazten dena egin da:
Agiri tekniko bat (100 orrialde) hegazti ustiategi, albaitari kolegio eta Foru Aldundiei zuzendua.
Jendaurrean zabaltzeko orriak (27.000 kopia). Honako lekuetan banatuko dira, batez ere: EAEko ustiategiak, pentsu fabrika eta banatzaileak, Eskualdeko Nekazaritza Bulegoetan...
Ehiztarien banatzeko zirkularra (44.569 ehiza-lizentzia daude)
Eraztunak jartzeko taldeentzako zirkular informatiboa
Mostrak hartzeko prestakuntza leku hauetan: errekuperazio zentroetan, basozain etxeetan, Foru Aldundietan...
EAEko udal guztiei zirkular informatiboa, jendaurrean zabaltzeko orriekin batera (Eudel-en bitartez)
ALERTAREN KUDEAKETA
Jarduera Plana eta Bitartekoak. H5N1 birusaren aurrean, hartu beharreko ardurak, egin beharreko ekintzak eta bitartekoak zehaztu dira. Gainera, Neikerren gutxiengo sctock-a ere ezarri da, dagokion Foru Aldundiari lagundu ahal izateko.
Prestakuntza, jardunaldi bat egin da Italian (2000) eta Herbeheretan (2003) alertak kudeatu zituzten Europako bi adituekin.
|