Azken eguneratzea: 2008/09/25
Lehendakariak harrera egin die BAT Basque Team-eko euskal paralinpikoei
Beijingo Joku Olinpikoetan bikain aritu ondoren, 8 domina (urrrezko 2, zilarrezko 5 eta brontzezko 1) eta 5 diploma lortuta.

Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak ongi-etorria egin die gaur goizean Lehendakaritzan Beijingo Paralinpiar Jokoetan lehiatu diren Bat Basque Team-eko euskal kirolariei. BAT Basque Team-en xedea goi-mailako euskal kirolaren garapena bultzatzea da, Euskadiko kirolariek ordezkaritza zabala izan dezaten goi-mailako kirol ehiaketetan. Ekimena Eusko Jaurlaritza Kultura Sailaren bitartez eta Euskal Irrati-Telebistaren babespean gauzatu da (EITB). Hauez gain, badira eliteko kirola sustatzearen aldeko apustua berenganatu duten babesle pribatuak ere, hala nola, Naturgas Energia, La Caixa, IMQ eta Cespa-Ferrovial.

Lehendakariak goresmen hitzak izan ditu kirolari olinpikoentzat eta beraiekin batera aritzen diren entrenatzaile eta prestatzaileentzat. "Eredu bat zarete herri honentzat. Lordu dituzuen dominak, diplomak, eta parte-hartzea bera  oparirik onena dira, eta aldi berean, lorpen konpartituak. Horregatik eskertu nahi dut, baita ere, zuen familien, entrenatzaile eta prestatzaile teknikoen lan isila".

Emaitzak hor daudela esan du Ibarretxek, baina domina eta diplomen gainetik kirokari hauen "sakrifizioa, ahalegina, eta gehienbat "giza kalitatea" eskertu nahi izan du. "Zuen arrakasta herri honenak ere badira. Lanean irmoki aritzen den herria beti ateratzen da garaile".

BAT BASQUE TEAM  BEIJING 2008 (EMAITZAK)

8 domina (urrrezko 2, zilarrezko 5 eta brontzezko 1) eta 5 diploma.

RICHARD ORIBE (4 domina): Urrezko domina (200metro libreetan), eta zilarrezko 3 (100 metro libreetan, 4x50 erreleboan eta 50 metro libreetan)

SARA CARRACELAS( Domina 1): Brontzezko domina sorbalda erako 50 metroetan.

JAVIER OTXOA( 2 domina): Urrezko domina errepideko erlojupekoan, zilarrezkoa errepideko fondokoan eta diploma olinpikoa pistako taldekako proban.

YOLANDA MARTIN (Domina 1): Zilarrezko domina Bocciako taldekakoan.

AITOR OROZA: Diploma olinpikoa erlojupeko proban.

AMADOR GRANADO: 2 diploma olinpiko, "sprint olinpikoan" eta taldekako abiadura proban.

SHEILA HERNANDEZ: Diploma olinpikoa Judoan.


BAT BASQUE TEAM  BEIJING 2008

SARA CARRACELAS: Donostia, 27 urte. Bere kirol ibilbideko 4. Paralinpiar Jokoak izan dira Beijingoak. Sorbalda erako 50 metroetan brontzezko domina eskuratu zuen, lortu duen hamargarrena.

JAVIER CONDE: Bilbo, 44 urte. Bere kirol ibilbideko 5. Paralinpiar Jokoak izan dira Beijingoak eta Maratoian hartu du parte, 11. postua eskuratuz. Guztira 9 domina eskuratu ditu, urrezko 7 eta zilarrezko 2, bere kirol ibilbidean.

ARKAITZ GARCIA: Gasteiz, 25 urte. Lehen aldiz hartu du parte Paralinpiar Jokoetan. Sorbalda erako 50 metroetan lehiatu da Beijinen.

VICTOR HUGO GARRIDO: Venezuela, 42 urte. Txirrindularitzako probatan hartu du parte, pistan eta errepideko probatan.

AMADOR GRANADO: Andoain, 41 urte. Pistan eta errepidean lehiatu da Beijinen. Kilometroko erlojupekoan diploma olinpikoa irabazi zuen 5. postuan amaituz.

SHEILA HERNANDEZ: Barakaldo, 23 urte. Judoan aritu da Beijinen, 52kiloko mailan. Diploma olinpikoa eskuratu du.

YOLANDA MARTIN: Donostia, 33 urte. Boccian lehiatu da Beijinen, buruz burukoan eta bikoteka. Santi Pesquera nafarrarekin batera zilarrezko domina lortu du Korearen aurka jokatutako finalean.

RICHARD ORIBE: Donostia, 34 urte. Parte hartu duen 4. Jokoetan igerilari donostiarrak 4 domina eskuratu ditu, urrezko bat eta zilarrezko 3. Horrez gain, 200 metro libreetan lortutako urrezko dominarekin batera munduko errekor berria ezarri zuen. Guztira 15 domina lortu ditu bere kirol ibilbidean.

AITOR OROZA: Bilbo, 32 urte. Txirrindularitzan errepideko probatan hartu du parte, erlojupekoan eta fondoan. Erlojupekoan 7. izan zen diploma olinpikoa eskuratuz.

JAVIER OTXOA: Barakaldo, 34 urte. Txirrindularitzan aritu da, pistan eta errepidean. Erlojupekoan urrezko domina eskuratu zuen eta fondoko proban zilarrezkoa. Atenas 2004ko Paralinpiar Jokoetan bi domina lortu zituen.

ANA RUBIO: Irun, 15 urte. Lehen aldiz hartu du parte Paralinpiar Jokoetan. Igeriketan, bular estiloko 100 metroetan eta 200 metro libreetan lehiatu da.

Gasteiz, 2008ko irailaren 25ean