|
Aste Santua eta Maiatzaren 1eko jai egunak direla eta, Herrizaingo Sailak trafiko operazio berezi bat urtero legez abian jarriko du istripuak murriztu eta zirkulazioa arintzeko asmoz. Irteera fasea datorren asteazkenean (hilak 8, 15,00etatik 24,00etara) eta ostegunean (hilak 9, 8,00etatik 15,00etara) egingo da. Itzulera operazio bestalde, astelehenean izango da, hilak 13, 15,00etatik 24,00etara bitartean. Maiatzaren 1eko zubiari dagokionez, ostegunean (hilak 30) 15,00etan zabalduko da operazioa eta maiatzak 4 (igandea) 22,00 bukatutzat emango da.
Aipatutako egun guzti horietan zehar Ertzaintzak zainketa indartuko du eta EAEko errepideetako zirkulazioak ahalik eta normaltasun handiena mantendu dezan saiatuko da. Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentroak operazioan parte hartuko du; zentro honek, 93 telebista kameren bidez eta errepide sare nagusian zehar kokatuta dagoen sentsore sistema baten bidez kontrolatzen du trafikoa. Gainera zentroak, informazioa eta kontseiluak ematen dizkie erabiltzaileei, errepide nagusietan jarritako seinaleztapen aldakorreko 52 panelen, 902.112.088 trafikoaren informazio telefonoaren edota www.euskadi.net/trafikoa web gunearen bidez. Trafikoa Kudeatzeko Zentroak SOS Deiakekin batera lan egingo du; azken hauek larrialdi zerbitzuak koordinatzeaz arduratzen dira.
Herrizaingo Sailarentzat bi dira plan honekin lortu nahi diren helburu nagusiak: alde batetik, ezbehar kopurua murriztea eta, bestetik, errepideetan zirkulazioaren arintasuna areagotzea auto-ilarak ekiditeko. Egunotan errepideetara aterako diren bidaiari gehienak EAEko edo estatuko beste puntu batzuetara doazen euskaldunak izango dira. Baina aldi berean hainbat atzerritarrek ere gure errepideak igaroko dituzte penintsulako edo Europa mailako beste helmuga batzuetara bidean. Datorren asteazkena (hilak 8) arratsaldeko 15,00etatik 24,00etara eta osteguna (hilak 9) goizeko 8,00ak eta arratsaldeko 15,00ak bitartean izango da trafiko joan-etorririk handiena Herrizaingo Sailaren ustez.
Gipuzkoan itzulera operazioa hilaren 14an (asteartea) mantenduko da goizeko 8,00etatik gaueko 22,00ak arte. Honela jai egunetan zehar aurrikusita dagoen kamioien zirkulazio debekua bukatzean eman daitekeen ibilgailu hauen joan-etorria arintzea lortu nahi da.
Beste alde batetik, Maiatzaren 1eko zubiari dagokionean, trafikoa kudeatzeko plana apirilaren 30ean (osteguna) jarriko da martxan arratsaldeko 15,00etatik gaueko 24,00ak bitartean. Itzulera fasea, aitzitik, maiatzaren 3an (igandea) abiatuko da goizeko 9,00etatik gaueko 22,00ak arte. Gipuzkoan gainera, maiatzaren 4ean (astelehena) ere bere horretan mantenduko da goizeko 8,00etan hasi eta gaueko 22,00ak arte ibilgailu astunen zirkulazioa dela medio.
Horrez gain, oporraldiko irteera errazteko kamioien zirkulazioa debekatuko du Trafikok.
Zirkulazio gehien jasango duten errepideak:
Eskualdeka:
ARABA: AP-68, N-1, A-1/AP-1, N-240, N-622, N-124, N-102
BIZKAIA: A-8, AP-68, N-634
GIPUZKOA: N-1, N-1ª, N-121ª, A-8, A-15
Zirkulazio arazoak izan ditzaketen bideak:
GIPUZKOA
A-8: Biriatouko muga, N-1 eta N-121A (Zaisa gunean) errepideen lotunea
Iruneko ordainlekua (p.k. 7,6)
Hiri barruko zirkulazioa (p.k. 12 eta 24 bitartean)
Aritzeta eta N-1Aren lotunea (p.k. 26)
Zarautzeko ordainlekua (p.k. 38)
N-1 Añorgako korridorea, N-1etik N-1Arako sarbidea (p.k. 454 eta 457 bitartean)
Lasarteko korridorea, N-1etik A-15Arako sarbidea (p.k. 445 eta 452 bitartean)
Etxegarateko mendatea (407 eta 411 bitartean)
Iruneko saihesbidea eta industria-gunea (474 eta 481 bitartean)
AP-1 Maltzaga, A-8rako sarbidea
BIZKAIA
A-8 Santurtzi eta Haya bitartean auto-ilarak irteera fasean, Kantabriako noranzkoan eta itzuleran, Bilboko noranzkoan. (p.k.130 eta 139 bitartean)
Basauri, BI-625ekin lotunea (p.k.111)
ARABA
N-1 Ribabellosa, Burgoseko muga (p.k. 322)
Armiñon, N-124 eta AP-1ekin lotunea (p.k. 325 eta 327 bitartean)
Iruña-Oka, N-102arekin lotunea (p.k. 343)
AP-68 Aretako ordainlekua (p.k.36)
Lanetan diharduten errepideak:
ARABA
N-1 hainbat zatitan
N-240 Miañoko lotunea, errepidearen hertsigunea
BIZKAIA
N-637 Gurutzetako zubia Kantabriarako noranzkoan, eskuineko errailaren itxiera (p.k. 8)
N-636 Elorrioko saihesbidea Edurangoko noranzkoan (p.k. 45,5)
GIPUZKOA
A-8 Irun, bazterbideak okupatuta (p.k. 22,4 eta 21,6 bitartean)
N-1 Irun, A-1ekin lotunea, errepidea guztiz itxita (p.k. 454)
N-634 Orio, erreiletako baten itxiera, zirkulazio txandakatua (p.k. 11 eta 13 bitartean)
Beste eragile batzuk:
Datozen jai egunak direla medio eta horren ondorioz mugaren alde bietan apirilaren 13an (Pazko Astelehena) eta maiatzaren 1ean egingo diren murrizketa eta debekuak direla eta, auto-ilara garrantzitsuak sortzen dira ibilgailu astunen zirkulazioagatik eta arazoak izan ohi dira ibilgailu hauek ondoko orduetan (debekuak kentzean) trafikoa moteltzen dutelako.
Horrela bada, apirilaren 14an eta maiatzaren 4an auto-ilarak espero dira N-1 eta N-121A lotunean Zisa inguruan eta A-8rako sarbidean.
Seguru bidaiatu
Joan-etorrietan segurtasuna hobetzeko, Herrizaingo Sailak zuhurtasun handia eskatu die gidariei. Ondorengo aholkuak kontutan hartzeko eskatzen zaie:
1- Ordu arriskutsuak ekiditeko bidaia aurreratu edo atzeratzea.
2- Ibilgailua egoera onean dagoela konprobatu bidaia hasi aurretik.
3- Zirkulazio arauak errespetatu; abiadura eta aurrerapenekin arreta berezia izan.
4- Alkohola eta janari astunak ekidin eta beharrezkoa den bakoitzean atseden hartu.
5- Trafikoaren egoeraren inguruko informazioari adi egon hedabideak erabiliz.
6- Istripu edo larrialdi egoera bat izatekotan larrialdietarako 112 telefonora hots egin.
Ibilgailu astunen zirkulazio debekua:
Trafikoko Zuzendariaren 2008ko abenduaren 16ko erabakiaren arabera, neurri bereziak hartuko dira, 2009an zehar EAEko trafikoa bideratzeko. Ondorioz, datozkigun jai egunetan hainbat murrizketa eta debeku abian jarriko dira; denak kontsultatu daitezke www.euskadi.net web gunean.
|