Eltziegoko Antion upeltegiak hotela martxan jarriko du udazkenean
 
Ardoarekin lotutako turismoak izan duen gorakadaren beste adibide bat dugu.

Antion upeltegia
Antion upeltegia

Ardoak bultzatutako turismoak gero eta ospe handiagoa du, eta, horregatik, askok Arabako Errioxara jotzen dute. Marques de Riscal Hotelak hasitako bideari jarraituko dio Eltziegoko Antion upeltegiak eta luxu handiko hotela martxan jarriko du udazkenean.

Upeltegi ezagunaren ondoan jarri dute hotel berria, Eltziego eta Villabuena udalerriak lotzen dituen errepidetik oso gertu. 12 suite eta terraza hartuko ditu, eta aipatzekoa da dekorazioa desberdina izango dela logeletako bakoitzean. Noski, ardoaren eragina nabaria izango da horietan guztietan. Jatetxea, biltzar aretoak, erakusketa gunea eta denda (bertako ardo bikainarekin lotura duten produktuak bisitarien eskura jarriko ditu) aurkituko ditugu hotelean.

Horrez gainera, ardogintza prozesuaren nondik norakoak ezagutzeko eta dastatze saio batean parte hartzeko aukera izango dugu.


Azken eguneratzea: 2008/11/20