Euskaditik, Un mundo sin fin
 
Ken Folletek Gasteizko katedralean oinarrituta idatzitako eleberriaren zati bat irakurri zuten Euskadiren FITURreko txokoan

Euskadik FITUR azokan jarritako txokoa Ken Folleten azken eleberriaren eszenatoki bihurtu zen otsailaren 2an eta 3an, larunbat eta igandean. Ordu erdiko 8 saioetan, Gasteizko Santa Maria katedralean oinarrituta dagoen Galeseko idazlearen Un mundo sin fin liburuaren lehendabiziko kapitulua irakurri zuten.

Irakurketa egiten zen bitartean, bideo-flash bat erakutsi zuten. Bertan Ken Follet agertzen zen Gasteiz bisitatzen eta bere liburua katedralean aurkezten.

Irakurketa-saioen helburua Follet eta Santa Maria katedralaren arteko harremanean sakontzea zen. Javier Gauna irrati-esatari gasteiztarrak gidatu zituen saioak.

Entzuleek Arabako Errioxako ardo-kopa eta FITUR 2008rako propio egindako Un mundo sin fin eleberriaren lehendabiziko kapituluaren edizio berezia jaso zuten.


Azken eguneratzea: 2008/02/07