Azken eguneratzea: 2007/02/16
Ekonomia eta industria alorretan, garapen lankidetzan eta justizia gaietan Besteak beste
Cuba y Euskadi han firmado nuevos acuerdos de colaboración
Kubak eta Euskadik elkar lanerako akordio berriak sinatu dituzte

2002an Juan José Ibarretxe Lehendakariak eta José Ramón Fernandez, Kubako Presidenteordeak sinatu zuten lankidetza hitzarmenaren ondoren sortutako Kuba eta Euskadiren arteko Gobernuarteko batzordeak otsailaren 14,15 eta 16an La Habanan ospatu du bere bostgarren batzarra. Kuban egon den Euskal ordezkaritzaren buru, Iñaki Aguirre izan da, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusia. Berarekin batera, Mikel Burzako, Kanpo Harremanetarako zuzendaria; Igor Irigoien, Garapen Lankidetzarako zuzendaria; Fernando González, SPRI-ren nazioarteko sailekoa; eta Gonzalo Fernández, Lankidetza zuzendaritzakoa ere izan dira.

Alde biko Batzorde honetan Gobernu Kubatarrak eta Eusko Jaurlaritzak alor ezberdinetan zenbait akordio adostu dituzte:

" Garapen Lankidetza
"Kubarako Garapen lankidetzako Herrialde Estrategia" sinatu da , Eusko Jaurlaritzak sinatzen duen lehen Herrialde Estrategia (ikus 1 eranskina)

" Ekonomia eta Industria alorra
Euskadi eta Kubaren arteko merkatal joan-etorria hobetzeko Kubako Kanpo Inbertsio eta Lankidetza Ekonomikoko Ministerioaren (MINVEC) eta SPRIren arteko akordioa berritu da. Gaur egun Euskadik Kubara 150 milioi eurotik gora exportatzen du (Estatuak Kubara exportatzen duenetik %20ª baino gehiago) eta 2006an %50 ean igo dira exportazioak 2005arekin alderatuz. Kuba da gaur egun euskal exportazioetan hirugarren herrialdea.

Merkataritza alorraz gain, kubatar inbertsioen programan hogei enpresa euskaldunen partaidetza aztertu da eta aurten ospatuko den Habanako Ferian puntako euskal partaidetza bermatzeko oinarriak ezarri dira.

" Justizia
Kubako Justizia Ministerioarekin eta Kubako Errepublikako Epaitegi Gorenakin lankidetza akordioak  adostu dira , Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailburuak martxoan Kubara egingo duen bidaian ospatuko den ekitaldi batetan sinatuko direnak.

 

" Beste batzuk
Gai hauez gain, zientzia eta teknikan, unibertsitate alorrean, kiroletan eta komunikabideen atalean ere akordioak sinatu dira.


Gobernuarteko topaketa politikoak

Batzorde mistoaren bilerez gain, Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz aurrera eraman diren zenbait garapen lankidetza  proiektu bisitatu ditu euskal ordezkaritzak, eta era berean gobernu kubatarreko ordezkariekin goi mailako topaketak izan dituzte. Zentzu honetan aipagarrienak Iñaki Aguirre, Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusiak, José Ramón Fernández, Otto Rivero eta Carlos Lage, Kubako Presidenteordeekin izan dituen bilera ofizialak, eta baita ere MINVECeko ministrarekin eta Kanpo Harremanetako azpiministro kubatarrarekin izan dituenak.