|
Lasterketa azaroaren 5ean emango da. Kirola eta enoturismoa batzen dituen Estatuan egiten den ekimen bakarra da.
450 atletek II Lasterketa Euskadiko ardoak, Arabako Errioxako Maratoi Erdian parte hartuko dute. Korrikalari gehienak arabatarrak dira, (108), gero bizkaitarrak (78), Gipuzkoakoak (63), Errioxakoak (43), Madrilgokoak (40), Nafarroakoak (25) eta Kataluniakoak (18). Alemaniatik bi korrikalari eta Frantziatik lau etorriko dira. Atleta gailenak.
Errepideko lasterketa hau Espainiako Atletismo Federazioaren eta Euskadiko Atletismo Federakuntzaren egutegien barnean dago. Nazioarteko izaera du eta asfaltatutako ibilbidea du osorik. Haren ezaugarri nagusia, dena den, ingurunearen berezitasuna da: mahasti sailak nonahi eta, barrenean, Toloño mendikate paregabea.
Arabako Errioxako maratoi erdia ez da lasterketa huts bat. Espainiako Estatuan bakarra den ekimen honekin kirol jarduera, enoturismoa, gastronomia, ardoaren kultura, upelategiak eta euskal landa ingurunea lotu nahi dira.
Maratoi TXIKIA. Aurtengo berritasunen artean, txikienei zuzendutako proba bat dago. Goizeko 11:30etan irteera emango zaie 12 urtetik beherako haurrei eta beraien gurasoei kilometro bateko ibilbidea egiteko, Guardiako kaleetatik eta Collado pasealekutik barrena.
Ibilbidea
Irteera azaroaren 5ean, larunbatean, eguerdiko 12:00etan, izango da Guardiako harresien ondotik, Antso Abarka kalean. Herriari bira eman ondoren, Eltziego aldera joko dugu, herri-gune xarmagarria gurutzatu eta, ondoren, Nabaridas aldeko errepidea hartu. Leza herriraino iritsi eta azken txanpari ekingo diogu. Hala, gero eta zailtasun gutxiago duen bidetik Paganos gurutzatu eta handik, berriz ere, Guardiara helduko gara.
Helmuga Aldundiaren etorbidean egongo da, Espainiako Estatutik etorriko diren 600 korrikalarien zain.
Lehenengo korrikalariak eguerdiko 13:05ak aldera iritsiko direla uste dugu. Sarien banaketa, berriz, 13:30etan hasiko da.
Dortsalak ematea eta opariak
Parte hartzaile guztiek opari zorro bat jasoko dute, motxila, botila ardoa, eta. Jaso ahal izateko Guardia-Arabako Errioxa Eskualdearen egoitza berrira joan beharko da, Gasteizko errepidean, 2. zenbakian, honako ordutegian: ostirala 4, 17:00-21:00; eta larunbata 5, 08:00-13:30 eta 14:00-16:00.
Dortsalak Guardiako Udal Pilotalekuan emango dira (igerilekuen ondoan) honako ordutegian: ostirala 4, 17:00-21:00; eta larunbata 5, 09:00-11:00.
Parte hartzea
Gaur arte, erkidego guztietako 400 korrikalarik eman dute izena proba honetan. Ordezkari gehien duten erkidegoak Euskadi, Katalunia eta Madril dira.
Egitarau turistikoa
Larunbata arratsaldez korrikalari guztiek eta bere laguntzaileek egitarauan dauden jardueretan parte har dezakete, hala nola: Santa Maria de los Reyes elizaren ataria, El Fabulista upelategi museoa eta Ardoaren Erakustokia.
Igandean, berriz, goizeko 11etan, ABRA elkarteko upelategiak bisitatu eta ardoak dastatu ahal izango dira: Covila, Dominio de Berzal, Varal y ARAEX, Larchago, Heredad de Baroja eta Solagüen. Egun horretan ere Santa Maria de los Reyes elizaren ataria bisitatzeko modua egongo da.
Atleta gailenak:
Toñin Blanco, Avia-Ayuntamiento Kluba
-
4. Espainar Maratoia 2005
-
3. Euskadiko Erdi Maratoia 2005
-
3. Euskadiko Maratoia 2005
-
2004 Euskadiko Maratoiaren txapelduna
Roberto Ruiz, Avia-Ayuntamiento Kluba
Mohamed Afaadas, Avia-Ayuntamiento Kluba
Yassine Abatourab
Mustafa el Younes
-
1. Mediterraniko Erdi Maratoia
-
1. Iruñako Erdi Maratoia 2004
-
1. Montorneseko Erdi Maratoia 2004
-
1. Euskadiko Kross Txapelketa
-
4. Granollers Erdi Maratoia2005
-
Marka hoberena: 1h. 4´06´´
Gora
|