|
Eusko Jaurlaritzaren Kontratazio Publiko Elektronikoaren eredua, "e-Administrazioaren 2007 Ereduzko Ekimen" gisa (ePractice.eu Good Practice label for 2007) onartua izan da Europako Batzordearen eskutik. Erabakia ezagutzera eman da, "e-Gobernuaren onurak bilduz" lemapean Lisboan ospatu den e-Gobernuaren garapenaren inguruko Europako Batzordearen IV Batzar Ministerialean.
Batzar honetan, "Artearen egoera eGobernuaren alorrean 2007" izeneko txostena aurkeztu zuen Europako Batzordeak. Aditu independente talde batek landuta, -eta Danimarkako Teknologia Institutuak zuzenduta-, eGobernuak 2005-2007 epean izan duen eboluzioa azaltzen du eta Europa Batasuneko hogei herrialdetan martxan jarritako proiektuak jasotzen ditu txostenak.
Honen arabera, Kontratazio Elektronikoa "eragin handiko zerbitzu digitala" da. Aztertutako ekimenen artean, Eusko Jaurlaritzaren Kontratazio Publiko Elektronikoaren Eredua agertzen da eta "e-Administrazioaren 2007ko Ereduzko Ekimena" gisa onartu dute (ePractice.eu Good Practice label for 2007) eta honako errekonozimendua, aurkeztu diren proiektuen %10ak lortzen du. Eusko Jaurlaritzaren proiektuak 100etik/80ko puntuazioa jaso du ondorengo irizpideei eutsiz:
- Eragiketen eraginkortasuna.
- Berrikuntza orokorra.
- Ezagutzaren eta aurretik ezagututako ekimenetan aurrerapenak.
- Ezarri eta ondorengo emaitzak.
- Kanal anitzeko zerbitzuen alorrean lortutako aurrera pausoak.
- eGobernua bultzatzeko administrazioen arteko lankidetza.
Informazio gehiago:
www.euskadi.net/kontratazioa
www.epracice.eu
www.epractice.eu/cases/2159
|