Azken eguneratzea: 2008/10/14
IMK Artzain Eskolako eta Gomiztegi Elkarteko instalazio berriak inauguratu dira
Eskolak 1.300 metro karratu ditu eta gazta egiteko sistema berri bat du
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura

Juan José Ibarretxe Lehendariak IMK Artzain Eskolako eta Gomiztegi Elkarteko instalazio berriak inauguratu zituzten pasa den urriak 13an, Arantzazuko Gomiztegi baserrian. Instalazio horiek osatzen dute abeltzantza sektoreko prestakuntzan eta, batez ere, ardien azpisektorean jarduten duen zentro berritzailea. Ekitaldian bertan hasiera eman zioten "XII.  IMK Artzain Eskolako esnetarako ardien ikastaro trinkoaren edizioari". Ikastaro horretan bertan ikasleak instalazio berriak oso-osorik erabili ahal izango ditu.

Inaugurazio ekitaldian lehendakaria egon zen eta baita ere Gonzalo Sáenz de Samaniego Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailburua, Estefanía Beltrán de Heredia Arabako eta Irene Pardo Bizkaiko Nezakaritza Diputatuak, Rafael Uribarren Gipuzkoako Landa Ingurunearen Garapenerako Diputatua, Telesforo Zuriarrain Gomiztegi Elkarteko Lehendakaria eta Lander Arregi Itsasmendikoiko Zuzendari-Gerentea.

Guztiak bat etorri dira honako hau azpimarratzerakoan: instalazio berri honek lehen sektorea gero-eta berritzaileagoa dela erakusten du eta landa ingurunearen garapena bultzatzeko balioko du,  baita nekazaritzako elikagaien sektoreen prestakuntza bultzatzeko ere, sistema eta teknika berrien bitartez.  Eskolak 1.300 metro karratu ditu eta bertan daude: gazta egiteko sistema berria, ardi hazienda eta denda, baita hainbat bilera-gela eta prestakuntza-gela ere.

Mundu osoan artzaintzarako erreferentea  (pdf, 12kb)

Gomiztegi Elkartea (pdf, 11 Kb)

2008/09 esnetarako ardien ikastaro trinkoaren inaugurazioa (pdf, 11 Kb)