Ondorioak


< aurrekoa hurrengoa >

Ildo Estrategikoak

Administrazio Elektronikoa da 2003–2005eko ITP planaren helburu estrategiko nagusia. Plana behar bezala gara dadin, beharrezkoa da gainerako ildo estrategikoek dakarten arrazionalizatze teknologikora eta antolakuntzakora heltzea.

Sailek eta erakunde autonomoek duten garrantzia azpimarratzeaz gain, beharrezkoa da horien arteko koordinazioa korporazio-egituren bidez sustatzea –AEB, ITZ eta EJIE-. Administrazio Elektronikoak jarduketa-ardatz jakinak ditu –Modulu komunak, atariaren azpiegitura eta zerbitzuak eta CRM–. Ardatz horiek dira lan-taldeak sortzeko erabiltzen den oinarria eta, beraz, korporazio-erakunde baten pean jardun behar dute (ITZ/EJIE).

Barruko kudeaketa hobetzerakoan barneko istemak eguneratzen eta optimizatzen dira, horien artean bereziki IKUS eta LKI. Bi sistema horiek zaharkituta dauden teknologiak erabiltzen dituzte eta, beraz, aldatu egin behar dira. Era berean, sistema horiek optimizatuko balira, funtzioen aldetik ere hobekuntza nabarmenak gertatuko lirateke. Xehetasun osoz aztertu behar da ERP irtenbidea komeni den edo plataforma teknikoa –Java (J2EE) edo .NET- eguneratzea soilik nahikoa den ikusteko. Azpiegitura teknologikoak bi hautaketa-plataforma –J2EE eta .NET– dituen elementua diseinatzen du. Teknologia bakoitzak ezaugarri onenak ekar ditzake, proiektu bakoitzak ezartzen dituen betekizunen arabera.

Halaber, aipatzekoa da Hezkuntza Sailaren eremuan hobekuntzak egin beharra dagoela, bertan erabiltzen den Unisys plataforma itxian mantentze-kostuak oso altuak baitira. Lehenbailehen sistema irekietara migratu behar dira.

Bi urteko epean ikusita telekomunikazioen azpiegitura oso ondo joango dela esan daiteke eta, beraz, ez da premiazko ekimenik egin behar. Dena dela, Call Center-ak berriz antola daitezke CRM ezartzearen ondorioz.



^
Azken eguneratzea: 2004/12/02