Ekimenak eta proiektuak


< aurrekoa hurrengoa >

Antolakuntzaren ildo estrategikoan, honako jarduketa-ardatz hauek daude:

Ildo estrategikoa

Ildo Estrategikoa: Antolakuntza


Administrazio Elektronikoaren Antolakuntzari dagokionez, Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza bultzatuko da, atariak, edukiak eta zerbitzuak kudeatzen egingo da lan, «Contact Center»-a garatuko da, beste euskal administrazio batzuekiko harremana bultzatuko da –esate batzerako, foru-aldundiekiko edota udalekiko harremana–, eta, halaber, Estatuko Administrazio Orokorrarekiko, elkargo profesionalekiko, merkataritza-ganberekiko eta bestelakoekiko harremana sustatuko da.

Barruko kudeaketari dagokionez, jarraibideak eta estandar informatikoak zehaztuko dira, eta horiek nahitaez bete beharko dira, edo, bestela, horiek betetzea komenigarria izango da. Orobat, 2003–2005eko ITP planaren antolakuntza, prozedurak eta kudeatzeko tresna, gaurkotzea eta jarraipena zehaztuko dira; eta, halaber, lan egingo da segurtasunaren kudeaketaren eta Erabiltzaileei Laguntzeko Zentroaren bilakaeraren arloan, mugikortasuna eta telelana sustatuko dira, zuzeneko lanaren hautabideak azalduz, eta komunikazioko planak finkatzeko parametroak ezarriko dira.

Prestakuntza eta Ezagutzaren kudeaketaren arloan, e-prestakuntza sustatuko da, eta, horretarako, aukera berriak baliatuko dira zuzenekoa ez den prestakuntza malgua egiteko eta ezagutzaren kudeaketa egituratua bultzatuko da edukien iturri gisa ustiatzeko.

Informazioaren Teknologien kudeaketa estrategikoari dagokionez, gai horretan eskumena duten hiru erakunde eskudunen –ITZ/AEB/EJIE– arteko harremanak eta erantzukizunak berrikusiko dira, eta beren arteko koordinazioa indartuko da. EJIEk sailei eta erakunde autonomiei dagokienez duen eginkizuna sustatuko da, eta eginkizun horrek era naturalean jasoko du Administrazio Elektronikoaren bultzada, zerbitzuak egiteko plataforma komun batean oinarrituta, plataforma horrek aukera emango baitu kostuak hobetzeko eta partekatzeko. (Eusko Jaurlaritzarenak ez diren datuen eta sistemen hosting-a EJIEn). Lan egingo da kostuen kudeaketan eta Informazioaren Teknologiak kudeatzeko eredu desberdinetan, eta hainbat hautabide aztertuko dira, kanporatzeko aukera ere barne hartuta.



^
Azken eguneratzea: 2004/12/02