Barruko kudeaketa


< aurrekoa hurrengoa >

Prestatu den kudeaketa-planak barnean biltzen ditu 2003–2005eko ITPren ondoriozko ekintzak ezartzeko planifikazioari, gainbegiratzeari, koordinazioari eta aholkularitzari lotutako alderdiak. Gaur egun, 2000–2003ko ITP kudeatu duen antolakuntzako egitura dago; egitura horretako alderdi batzuk nabarmendu eta gomendatu dira, 2003–2005eko ITPren kudeaketa hobetu ahal izateko.

Ildo horretan, maizago egin behar dira jarraipenerako bilerak, eta, horrenbestez, urtean behin egin beharrean, hilean behin egin beharko dira. Halaber, sailkako datuak zehaztasun gehiagoz bildu eta prozesatu beharko dira, eta argi eta garbi identifikatu behar dira datuak eskuratzeko kanalak, sail bakoitzak era heterogeneoan berea egin ordez. Kudeaketan erabilitako tresnari dagokionez, 2000-3003ko ITPk, bidean zeuden proiektuak arian-arian jarraitzeko, Microsft Acces-eko tresna bat garatu zuen. Orain, berriz, proiektuak kudeatzeko eta kostuak kontrolatzeko tresna korporatibo bat garatzea aztertzen ari da, 2003–2005eko ITP osorik kudeatu ahal izateko. Horrez gain, eredu bat proposatu da 2003–2005eko ITPko Jarraipen eta Kudeaketa Batzordeak harremanetan jartzeko, eta erantzukizunak kudeatzeko garaian ekimen edo proiektu bakoitzaren arduradunak identifikatu dira.

Kostuen kudeaketa da 2003–2005eko ITPren kudeaketan aintzat hartu behar den gabezi garrantzitsuenetako bat. Izan ere, kostuen kudeaketak aukera eman behar du egindako kostuak eraginkortasunez eta osorik kontrolatzeko, eta zehaztutako plan estrategikoaren barruan gertatzen diren desbideratzeak identifikatzeko.

Hortaz, Kudeaketa eta Jarraipen Batzordea sortu behar da; batzorde horrek honako eginkizun hauek izango ditu:



Erakundea
Osaera
Eginkizunak
2003–2005eko ITPren Kudeaketa eta Jarraipen Batzordea
 ITZren Zuzendaritza
 AEBren Zuzendaritza
 EJIEren Zuzendaritza
 Sailen eta erakunde autonomoen zerbitzuen zuzendaritzak
 Proiektuen arteko komunikazio-kanalak kudeatzea.
 Tresna teknologikoak ezartzea kudeaketako eta jarraipeneko eginkizunari eusteko.
 Informazioa biltzeko eta proiektuen eta plangintzen datuak jasotzeko prozesuak eta garapenak era bateratuan egitea.
 Proiektuen Plan bateratua kudeatzea.
 Baliabideen kudeaketa bateratua –baliabideak esleitzea, baliabide komunak, e.a.
 Proiektuen arteko loturak kudeatzea, eta, hala behar denean, epeak, baliabideak eta xedeak finkatzea.
 Arriskuak kudeatzea/ erabaki garrantzitsuak hartzea/ inpaktua ebaluatzea/ Komunikazioa.
 Proiektuen aurrerapena monitorizatzea eta jarraitzea.

Jarraipen Batzordearen eginkizunak



^
Azken eguneratzea: 2004/12/02