Bi egun kirolez blai, eta euskaraz:Abenduaren26 eta 27an Urtarrilaren 2 eta 3an
Eskubaloia, txirringa eta saskibaloia, BIDASOA, EUSKALTEL-EUSKADI eta TAU-BASKONIA taldeekin,goizean goizetik loak hartu arte...BEROTZEN HASI!
Eutsi, Ukan, eutsi !
Badatoz ostera ere Kirol-Campusak UKANen eskutik! Iazko halako bi gainera! Abenduaren 26 eta 27an eta urtarrilaren 2 eta 3an euskara eta kirola bat egiteko prest daude. 48 ordu kirola euskaraz bizi ahal izateko, goizean goizetik hasi loak hartu arte.
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren ekimenez, BIDASOA, EUSKALTEL-EUSKADI eta TAU-BASKONIA taldeen baitan bizitzeko aukera duzu hor.
Eskubaloia, txirringa edota saskia zain dituzu euskal talde profesionalen esku gertu-gertutik bizitzeko: kirolaren teknikak eta entrenatzeko moduak, kirolarien bizimodua, lagun berrialk egiteko aukera...
Juan Mari Irigoien
Iraupena: 0:03:54
Data: 2004/11/24
Idazleak bere liburu berriaren aurkezpenean esandakoak. Urtainen adibidea hartzen du lehenik eta ondoren futbolaz ere gogoeta egiten du.
Iraupena: 0:09:20
Data: 2001/05/22
Txirrindulariarekin elkarrizketa. Bere bizitzako hainbat pasarte eta txirrindularitzako kontuak aipatzen ditu. Badira pasarte bitxiak.
Andoni Egaña Iraupena
Iraupena: 0:02:51
Data: 2001/05/03
Tourrean Euskadi-Euskaltel taldea onartu dutela eta, gogoeta egiten du bertsolariak. Euskaldunak joera historikoen kontra ote goaz?
Iraupena: 0:05:13
Data: 2001/05/15
Familia eta kirola elkartzeko antolatutako kanpaina baten berri emateaz gain, zergatik den garrantzizkoa kirola famiilian egitea azaltzen du antolatzaileetako batek.
Iñaki Arratibel
Iraupena: 0:09:36
Data: 2001/06/18
Gaztetxoek eskolan eta batez ere gurasoen aldetik jasaten duten presio kritikatzen dute bi adituek. Kirol gehiegi eta esperantza handiegiarekin eginarazten zaie gazteei, honen ondorioz lesioak eta desoreka psikologikoak gertatzen dira.
Bittor Rodriguez
Iraupena: 0:11:27
Data: 2005/03/15
Gehigizko pisua duten haurrak gero eta ugariago dira. Europako datu batzuk eta adituaren iritzia ematen dute irratsaio honetan: jatorria, publizitatea, kultura, ondorioak...
Iraupena: 0:06:37
Data: 2001/04/23
Harri-jasotzaile gazte honekin elkarrizketa. Egin duen marka, nola hasi zen, txikitako kontu batzuk, gazteegia ote den lan horretarako, ikasketak ez gustoko eta etorkizuneko kontuak.
Agustin Unzurrunzaga
Iraupena: 0:02:55
Data: 2000/12/12
Kirolaren inguruan sortzen eta eragiten diren sentimenduak politikan nola erabili izan diren azaltze dute solaskideek. Hau ona ala txarra den iritzia ere ematen dute.
Luis Mari Zulaika
Iraupena: 0:09:00
Data: 2002/10/09
Atera berri den liburu baten egilearekin elkarrizketa. Kirola osasungarria omen da. 30 arrazoi ematen dituzte liburuan. Saio honetan horietako batzuk entzungo ditugu.
Jesus Mari Mujika , Martin Auzmendi , Iñaki Arratibel, Garbiñe Biurrun
Iraupena: 0:09:57
Data: 2001/01/11
Kirolean puntakoa izateko oso gaztetatik hasi beharra dago. 14 urte baino gutxiagoko gazteak ikaragarrizko entrenamenduak egiten. Horren inguruan iritzi kritikoa.
Koldo Almandoz
Iraupena: 0:02:47
Data: 2001/12/18
Irratiko pasarte honetan saskibaloiaren urteurrena aipatzen dute. Horretarako historia piska bat eta antzerki puska bat egiten dute.
Xabier Usabiaga
Iraupena: 00:02:15
Data: 2007/07/19
Irratsaio honetan Tourra ematen ari dira. Entzule baten iritzia irakurtzen dute: bere ustez txirrindulari guztiak dopatzen dira. Irratiko kazetari adituak gaiaren inguruko iritzi zorrotza ematen du.
Wazemank
Iraupena: 00:00:57
Data: 2007/04/19
Wazemank saioko Gure Atsuak ataleko pasarte bat. Golf-zelai batera joan dira, golfean aritzera. Istripu txiki bat sortaraziko dute.
Uxue Astiz
Iraupena: 00:04:53
Data: 2007/02/14
Uxue Astiz 23 urteko iruindarra, Txantrea auzokoa, Barañaingo Lagunak taldean jokatzen du, Espainiako emakumezkoen goreneko mailan, elitean, beraz.