Kultura-esparruko enpresen, enpleguaren eta kontratazioaren azterketa
Helburua : 2010ean, kulturak EAEn duen pisu ekonomikoaren inguruko azterketa egin du Behatokiak, hiru funtsezko eremu oinarri hartuta: enpresak, enpleguak eta kulturako profesionalen lan-merkatua (enpleguaren eskaintza eta eskaera).
Lehen aldiz, beraz, alderdi horietan sakontzeko aukera egon da. Horretarako, Behatokiaren beraren eta Kultura Sailaren estatistikak erabiltzeaz gain, zeharkako beste operazio espezifiko batzuk ere aztertu dira, hala nola Jarduera Ekonomikoen Direktorioa, Eustatek emaniko informazioa, Lan Merkatuaren Errolda, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietarako Sailaren informazioa, eta EINen Behatokiaren kultura-esparruko kontratazioa.
Enpresak : Azterketan kultura-esparruko jarduera ekonomikoek duten pisu nabarmena antzematen da: 2008an 6.295 enpresa zeuden, batez ere Bizkaian eta Gipuzkoan. EAEko enpresa guztiekiko, kultura-esparruko jarduerak dituzten enpresak % 3,5 dira.
Enplegua : 2008an kulturako enpleguetan 19.400 langile aritu dira, eta horien artean nabarmentzekoak argitalpen-jarduerak, arte grafikoak, kultura-gailuen fabrikazioa eta argazkigintza (% 40,2) eta kultura-zerbitzuak (% 34,8); maila apalagoan, merkataritza ere aipagarria da.
Kontratazioa : 2009. urtean, EAEn 44.000 lan-kontratu inguru eman ziren. Kontratazio guztien aldean, kultura-jarduerakoak % 6,5 dira. Kopuru hori altua da, kontuan izanik arlo horretako enplegua % 1,9koa dela gainerako jardueren aldean. Kontratuen behin-behinekotasuna % 95,2koa da.
ADIERAZLE NAGUSIAK

Azterketa osoa (pdf, 924KB)