Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Nortasuna
 

Eusko Jaurlaritzak Erakunde-Nortasunaren Eskuliburua dauka, adierazpen publikoetan zein erakunde-adierazpenetan oinarrizko irudi-zeinuak eta zeinuok gure irudiaren barruko (inprimakiak, liburuxkak…) edo kanpoko (publizitatea, argitalpenak, seinaleak…) euskarri guztietan ezartzeko beharrezkoak diren arauak azaltzeko eta diseinatzeko.



 

Gaur egungo eraketan, honako hauek dira arautegi arautzailearen osagaiak:
Arau unibertsalak: marka armarria eta logotipoa, eraketak
Publizitatea
Papertza
Argitalpenak
Ibilgailuak
Seinaleak

Kopiatzeko originaletarako sarbidea

Material originala Macromedia Free Hand diseinu-formatuan dago eskuragarri. Helbide honetan dago eskabide-orri elektronikoa:

s-publicidad@ej-gv.es


Informazio xehe gehiago ikusi:

  • Eusko Jaurlaritzako Erakunde Irudiaren Eskuliburua arautzen duen abuztuaren 31ko 318/1999 DEKRETUA.
    Irudi-osagaiak eta arautegiaren testuingurua ezartzen ditu. Horrez gain, arau unibertsalak, beste marka batzuekiko bizikidetza eta beste marka berezi batzuk jasotzen dituen Eskuliburua onartzen da eranskinean.

  • Erakunde Irudiaren Eskuliburuan publizitateari, paper-gauzei, argitalpenei, ibilgailuei eta seinaleei dagozkien aplikazioak onartzeko ebazpena.

  • Aurrekoaren zati bat aldatzeko ebazpena, publizitateko aplikazioetan erakundearen "claima" sartzeko.


Azken eguneratzea: 2009/09/07