Euskadiko Naturgune babestuak


·  Euskadiko naturgune babestuen sarea
·  Babes-Ereduak
·  Hondartzak
·  Arabako parkeak
·  Helbide interesgarriak

 

Euskadiko naturgune babestuen sarea

AralarParke edo naturgune naturalak gizakiak aldatu ez dituen guneak dira. Leku horietan paisaia ederrak daude, ekosistema bereziak edota landare eta animalia berdingabeak. Oso leku bereziak dira, eta horietan natura da protagonista nagusia. Naturak duen balorea gertu-gertutik ikus daiteke.

 

Babes-Ereduak

Gaur egun, Euskadiko Naturagune Babestuen Sarean 37 gune berezi daude. Horiek guztiak Parke Natural, Biotipo Babestu eta Zuhaitz Berezi bezala sailkatuta daude.

  • Parke Naturalak:Euskal Autonomia Erkidegoan 7 Parke Natural daude. Aiako Harria, Aralar, Gorbeia, Izki, Pagoeta, Urkiola eta Valderejo dira horiek.

  • Biotopo babestuak: Euskadik 5 Biotipo Babestu ditu. Araban bat dago, bi Bizkaian eta beste bi Gipuzkoan.

  • Zuhaitz bereziak: zuhaitz bakoitzaren berezitasunak kontuan izanda Euskal Autonomia Erkidegoan arreta berezia merezi duten Zuhaitz Bereziak 25 dira.

 

Hondartzak

HondartzaHondartzak denontzako diren hondarea dira eta gero eta hobeto prestatuta daude. Bizkaian eta Gipuzkoan hainbat hondartza daude eta horiek beraien berezitasunak dituzte.

  • Bizkaia: Bizkaian dauden hondartzen inguruko informazioa irakurri ahal izango duzu, ze zerbitzu dituzten ikusi, non dauden eta uraren kalitatea zein den kontsultatu ahal izango duzu atari horretan.

  • Gipuzkoa: webgune horretan Gipuzkoako hondartzek eskaintzen dituzten zerbitzuak irakurri ahal izango dituzu. Era berean, non dauden, nola hel daitekeen eta beste hainbat informazio ere irakurri ahal izango duzu.

 

Arabako parkeak

ArmentiaArabak, bestalde, prest dauzka txangoetarako eta aisialdirako esparru batzuk. Esparru horietan mahaiak, erretegiak, haur-jolasak, iturriak eta abar daude ipinita, naturgune horietara hurbiltzen direnak modu eroso eta atseginagoan egon daitezen.

Gasteizko inguruetan gorde izan diren naturaguneak lotu eta eraztun berdea osatu da hiriaren aldirietan, hiriaren eta nekazari-lurren arteko trantsizio gisa. Parke horiek oso hurbil daude hiritik, baina, hala ere, balio handikoak dira, natura eta ikuspegien aldetik. Gainera, aisialdi eta hezkuntza-arloetan oso interesgarriak dira.

Azken eguneratzea: 2008/06/09