Tasa edo prezio publikoekin finantzaturiko zerbitzuen benetako kostua (HAP/20175/2014 Agindua)
Nahiz eta toki-erakundeei buruzko HAP 2075/2014 Agindua ez den aplikagarri Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan, tasa eta prezio publikoekin finantzatutako zerbitzuen benetako kostuari buruzko informazioa argitaratzea dela-eta kontuan hartu behar da indarrean dagoen araudi orokor propioa, benetako kostu horiek ezagutzea eta argitaratzea ahalbidetzen baitu.
Tasa eta prezio publikoen erregulazioa
Hala, Tasa eta Prezio Publikoen Legearen testu bateginean –irailaren 11ko 1/2007 Legegintzaldi Dekretuz onartu zen lege hori– erregulatzen dira: tasen elementu kuantitatiboak 17. artikulua) eta prezio publikoen zenbatekoak (32. artikulua).
Zerbitzuen tasa etakostuei dagokienez, hau esaten da: Zerbitzu batengatik edo jarduerabatengatik ordaindu beharreko tasen zenbatekoak ezingo du, guztira, zerbitzuhorren edo jarduera horren benetako kostua edo ustezko kostua gainditu, ez etajasotako prestazioaren balioa ere.
Eta zehazten da:Zenbateko hori zehazteko, kostu zuzenak eta zeharkakoak hartuko dira kontuan,bai eta beste hauek ere: finantza-kostuak, ibilgetuaren amortizazioa eta, halabalegokio, tasa ordaindu beharra eragin duen zerbitzua edo jarduera horiarrazoizko era batean ematen jarraituko dela ziurtatzeko beharrezkoak direnak(...). Subjektu pasiboak tasaren zenbatekoa tasaren onura sozialarenkontzeptura hurbilarazteko egiten dituen jarduera, ekintza edo zerbitzuek dakartzatenkostu sozialak edo onura sozialak ere kontuan hartuko dira, beti.
Prezio publikoeieta zerbitzuen kostuari buruz, honako hau esaten da : Prezio publikoakkasuan kasuko jarduerak gauzatzearen edo zerbitzuak ematearen kostuakberdintzeko adinakoak izango dira gutxienez, eta zenbateko zehatzaerabakitzeko, kontuan izango da, beti, jarduera edo zerbitzu horiek gizartearidakarkioten onura, eta salbuespenak eta hobariak ezarri ahal izango dira.
Xedapenak egitea
Aldi berean,Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren 2003ko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen10 artikuluan hau aurreikusten da: espedientean, ikerketak, kontsultaketa bestelako dokumentuez gain, memoria ekonomiko bat ere jasoko da, eta,hor, egitekoa den arauaren kostuaren zenbatespena azalduko dela: gastu etadiru-sarrerak zenbatuta agertuko dira, eta, orobat, herri-administrazioarenaurrekontuetan izango duen eragina, finantzaketa-iturri eta -erak nahiz EuskalAutonomia Erkidegoko Administrazioaren ekonomia- eta araudi-kontrolaren gainekoarauek zehaztutako beste alderdi batzuk (...).
Argitaraturikoinformaziorako loturak:
- Tasei eta prezioeiburuzko arau-testu eguneratuak
- Arau-proiektueiburuzko memoria ekonomikoak:
- Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta harenerakunde autonomoen prezio publikoen arabera ordain daitezkeen zerbitzu etajarduerak zehazten dituen dekretua aldatzen duena.
- Agindua, Ogasuneta Finantzetako sailburuarena, argitalpenen, erreprodukzioen etadokumentazioaren kopien prezio publikoak ezartzeko agindua aldatzen duena.