|
Osasun Sailak ebaluazio ikerkuntza sustatzeko, noizbehinka, Ikerkuntza Komisionaturako deialdiak egiten ditu osasun zerbitzuei buruzko ikerkuntzara eta teknologia sanitarioen ikerkuntzara bideratuak, dena Euskadiko testuinguruan.
Bekak emateko orduan, era positiboan baloratzen dira ebaluatu behar diren arloekin erlazionaturiko ohiko praktika klinikoan inplikaturiko profesionalen partaidetza, anitz diziplinatako ikerkuntza taldeen eraketa, bai eta pazienteen irizpideak kontuan edukitzea ere.
Aurrekontu globalaren zati bat bideratzen da ekipoko ikertzaile nagusiak Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuarekin loturarik ez duen taldeek garatu beharreko proiektuetara, esate baterako, elkarte zientifikoak, erakundeak, ikertzaile partikularrak, etab.
Ikerkuntza hauen emaitzak lagungarri izango dira jarduera klinikoa eta gestioa erabakitzeko eta, horrez gain, lan metodoa hobetzen eta garatzen lagunduko dute. Balio gehitu bat anitz diziplinatako ikerkuntza ekipoak formatzea eta zentroen arteko profesionalen trukea izango dira.
Dokumentu hauek, behin amaitutakoan, zabaldu egiten dira eta eskura edukiko ditugu geure argitalpenen zerrendan.
Proposatzen diren gaiak zerrenda luze batetik hautatuak dira; zerrenda hori, asistentzia sareko profesionalek, ebaluatzeko gaien eskabide orria betetzean identifikaturiko gaien artean, prozesu esplizitu baten arabera lehentasunak ezarriz hautaturiko gaiek osatzen dute.
Aurreko deialdietan jadanik finantzatuak izan diren honako hauek dira:
|