Entitate pribatuek sortutako agiriak
Helburua
Azpiatal honetan euskara-planak martxan dauzkaten edo eduki dituzten hainbat enpresatan sortutako euskarazko agiri-ereduak dira eskura.
Zehazki, entitate pribatuetan eta zuzenbide publikoko korporazioetan euskararen erabilera-planak garatzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen duten aginduen baitan sortutakoak dira.
Bildumaren helburua, beraz, enpresa bateko ohiko jarduna eta euskara uztartzeko modua erakustea da.
Azken finean, enpresen erabakia da hizkuntza-irizpidea txertatzea enpresaren kudeaketa orokorra planifikatzean eta, halaber, haren isla zuzena izango dira enpresako ekintza-eremu desberdinetan gertatuko diren ahozko zein idatzizko harremanak, barne zein kanpokoak, hala nola hizkuntza-paisaia eta erakunde-irudia.
Prozedura
Agirien sailkapena osatzeko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eratutako Erreferentziazko Marko Estandarra (pdf, 24,25 kB) izan dugu ardatz.
Bilduma egiteko enpresen identifikatzaile zirenak (enpresaren izena, pertsonen izenak, logotipoak…) baztertu egin dira.
Bestalde, ereduak ontzat emateko aintzat hartu dira Euskaltzaindiak emandako arauak, aholkuak eta hobetsitako aukerak (ortografia, deklinabidea, aditza, dataren idazkera, hitz elkartuen osaera eta idazkera, etab.) eta, ondorioz, hainbat moldaketa egin ditugu. Laburtzapenak (siglak, ikurrak eta laburdurak) ere txukundu dira zenbaitetan erabilera-irizpideak bateratzeko asmoz.
Bestelako atonketa gutxi batzuk hiztegiari edo dokumentuen diseinuari egokitu zaizkie.