Ejemplo
| JOKIN HIPERMERKATUAK SA ENPRESAREN HITZARMEN KOLEKTIBOA |
Hitzarmenaren datuak |
Nork sinatua |
JOKIN HIPERMERKATUAK SAk eta langileen ordezkariek |
Non onartua |
enpresak Bilboko Kale Nagusian duen egoitzan |
Noiz onartua |
2003ko azaroaren 15ean |
Iraunaldia |
2004-2006 |
I. KAPITULUA: Xedea, eremua eta iraunaldia |
1. artikulua |
Hitzarmen kolektibo honek JOKIN HIPERMERKATUAK SA enpresako langile eta enpresaren arteko harremanak eta oinarrizko baldintzak arautzen ditu. |
2. artikulua |
JOKIN HIPERMERKATUA SAk Bizkaian dituen hiru lantokietan ezarriko da hitzarmen honek arautzen duena eta eragina izango du langile guztiengan, edonolako lan-kategoria eta kontratazio motatakoak izanda ere. |
3. artikulua |
Hitzarmen kolektiboa sinatu ondoren indarrean egongo da 2004-2006 urteetan. |
II. KAPITULUA: Lana antolatzeko arauak |
4. artikulua |
Lanaren antolaketa praktikoa enpresaren zuzendaritzaren esku dago. Hala ere, langileen egoera fisiko zein psikikoan eragina izango duten erabaki guztiak langileen ordezkariekin adostu beharko ditu enpresak. |
III. KAPITULUA: Lan-sailkapena |
5. artikulua |
Enpresan egiten diren lanak, betetzen diren funtzioak eta eskatzen diren prestakuntza eta ezagutza kontuan hartuta, hurrengo hiru lan-kategoria eta bakoitzari dagozkion ezaugarri eta edukiak zehaztu dira:
I. Taldea: zuzendaritzako lanak betetzen dituzten langileak.
II. Taldea: ogibidea ondo ezagutu behar duten langileak (harakinak, arrain-saltzaileak, txerriki-saltzaileak, okinak).
III. Taldea: Prestakuntza berezirik behar ez duten langileak. |
6. artikulua |
Kontratazioa indarrean dauden legezko arau orokorrek zehaztuko dute. |
IV. KAPITULUA: Soldata egitura |
7. artikulua |
Langile bakoitzaren soldata, dagokion taldearen oinarrizko soldata eta osagarriekin osatuko da. |
8. artikulua |
Talde bakoitzari dagokion oinarrizko soldata honako hau da:
I. Taldea: 1150 €
II. Taldea: 1005 €
III. Taldea: 850 €
|
9. artikulua |
Osagarriak bi motakoak izango dira:
1. Antzinatasunagatiko osagarriak
1. Lau-urtekoan: 30 €
2. Lau-urtekoan: 35 €
3. Lau-urtekoan: 40 €
2. Lanaren kalitate eta kantitateagatiko osagarriak. |
10. artikulua |
Soldataren igoera. 2004ko urtarrilaren 1ean enpresan altan dauden langile guztiei %5eko igoera ezarriko zaie soldatan. Hurrengo urteetan, gobernuak adierazitako KPI aplikatuko da soldatetan. |
V. KAPITULUA: Lanaldia |
11. artikulua |
Urtean gehienez 1.840 lan ordu egingo dira. |
12. artikulua |
Lan orduak astelehenetik larunbatera egingo dira. Astean egun bat libre izango dute langile guztiek. |
VI. KAPITULUA: Oporrak, baimenak eta lizentziak |
13. artikulua |
Lanaldi osoan dauden langileek, 40 egun naturaleko oporraldia izango dute. Opor egunen %50 gutxienez, ekainetik irailera artean hartu behar da. |
14. artikulua |
Ordaindutako baimenak eta lizentziak:
1. Ezkondu eta izatezko bikotea osatzeagatik, 15 egun natural.
2. Etxebizitzaz aldatzeagatik, egun 1.
3. Norberaren gauzetarako, 5 egun.
4. Umea edukitzeagatik, hurbileko senide bat gaixotasun larriak jota izateagatik, edota hiltzeagatik, 3 egun. |
VII. KAPITULUA: Lanean erabiltzeko arropa |
15. artikulua. Uniformea. |
Enpresak euren postuetan aritzeko behar duten arropa emango die langile guztiei:
Bi gona edo bi praka pare.
Bi alkandora, mahuka laburrekoak.
Bi alkandora, mahuka luzekoak.
Neguko jaka bat.
Oihalezko hiru amantal.
|
VIII. KAPITULUA: Diziplina arauak |
16. artikulua |
Zuzendaritzak zigortu ahal izango ditu langileak hurrengo hutsak egiteagatik: |
17. artikulua |
Huts arinak, honako hauek dira:
1. Sarritan lanera berandu heltzea.
2. Lan-lekua uztea bidezko arrazoirik gabe.
3. Publikoari ondo ez esatea.
|
18. artikulua |
Huts larriak, honako hauek dira:
1. Enpresako nagusiek emandako aginduei muzin egitea.
2. Lan pertsonalak egitea lantokian eta lan-orduetan.
|
19. artikulua |
Huts oso larriak, hauek dira:
1. Iruzur egitea, lapurretan aritzea bai enpresari, bai lankideei.
2. Gaixotasunen bat edo istripuren bat asmatzea.
3. Errespetu falta larriak.
4. Alkohola edo drogak hartuta lanera etortzea.
|
20. artikulua |
Zigorrak. Enpresako zuzendaritzak zigorrak ezartzeko ahalmena izango du, hitzarmen honek zehazten duen moduan.
Falta arinengatiko zigorrak: kargu hartzea eta ahoz zein idatziz jakinaraztea. Aldi baterako lan eta soldatarik gabe uztea, gehienez hiru egunetan.
Falta larriengatiko zigorrak: Aldi baterako lan eta soldatarik gabe uztea, gehienez 15 egunetan.
Oso falta larriengatiko zigorrak: Aldi baterako lan eta soldatarik gabe uztea, gehienez 60 egunetan. Lan kontratua desegitea. |
IX. KAPITULUA: Sindikatu-eskubideak |
21. artikulua |
Langile guztiek sindikatuetan elkartzeko eskubidea dute eta enpresak errespetatu egingo du. Errespetatzeaz gain, ez du inor diskriminatuko, ezta inoren lanpostua kolokan jarriko ere, sindikatu batean parte hartzeagatik. |
22. artikulua |
Langileek ordezkatzen dituzten sindikatu nagusiek, hitzarmen kolektiboa sinatu dutenek, enpresa eta langileen arteko bitartekari lanetan arituko dira. |
X. KAPITULUA: Batzorde Paritarioa |
23. artikulua |
Hitzarmena adostu duten alde biek Batzorde Paritarioa osatuko dute, hitzarmen kolektiboa interpretatzeko eta begiratzeko. |
Adostasuna |
Behean sinatzen dutenak ados daude hitzartutako testuarekin. |
JOKIN HIPERMERKATUAK SA |
Joxe Felix Goiri
Langileen ordezkaria |
 |
 |