Aurrezki kutxak eta Kreditu Kooperatibak

Euskal Autonomia Erkidegoko aurrezki-kutxa eta banku-fundazioei buruzko lege-aurreproiektua.

XIX. mendearen amaieran sortu zirenetik, aurrezki kutxek izen ona izan dute beti Euskal Herrian. Horrez gain, familien ekonomietan oinarritutako hazkuntza ekonomikoari erantzuten jakin dute.

Azken urteotan, Euskadin egoitza duten aurrezki kutxek,Bilbao Bizkaia Kutxak (BBK),Gipuzkoako eta Donostiako Kutxak(Kutxa)etaGasteizko eta Arabako Kutxak (Caja Vital Kutxa), eredu berezia finkatu dute euskal finantza-sisteman. Eredu horren ezaugarri bereizgarriek agerian uzten dute lurralde arteko bateratze-prozesua garatu egin dela eta erakundeak finantza-jardueretan ari direla elkarlanean. Izan ere, eskala handiko ekonomiei esker, eragiketen kostuak gutxitu eta zerbitzu zein errentagarritasun maila hobetu ahal izan da.

Azken garaian zenbait aldaketa gertatu dira euskal aurrezki-kutxen bitartekaritza-jardueran. Aldaketa horien artean, aipatzekoa da enpresentzako kreditu-merkatuan sartu direla eta ohikoak ez diren aurrezki-produktuak merkaturatu dituztela, besteak beste inbertsio-fondoak eta gizarte-aurreikuspenerako produktuak.

Finantza-erakunde garrantzitsuenen artean badira Euskadin beste bi erakunde, Euskadiko Kutxa eta Ipar Kutxa Rural , alegia. Kreditu-kooperatibak dira eta Gizarte Ekonomiaren munduan dute jatorria.

Euskal Herriko Aurrezki Kutxen Federazioa

Azken eguneratzea: 2016/06/28