Banka

Euskal finantza-sektoreak beti egin du bat Euskadiko ekonomia- eta industria-jardueraren garapenarekin. Eta gaur egun, gure ekonomiaren zutabeetako bat da. Sektore horretan izandako ahalegin eta dinamismoari esker, estatuko finantza-erakunde nagusi gehienek ordezkaritzaren bat dute Euskadin, baita atzerriko banku askok ere. Garrantzitsuenetako batzuek Bilbon dute euren egoitza nagusia. Hori guztia dela eta, Bilbo finantza-hiri garrantzitsuenetakoa dugu Madrilekin eta Bartzelonarekin batera.

Finantza-arloarekin loturiko zerbitzu asko ditu, besteak beste: finantza-bitartekotzak, inbertsioak eta gizarte-aurreikuspeneko funtsak kudeatzeko zerbitzuak, aseguruak, finantza-zerbitzu zehatzak (elkarren bermerako sozietateak, arrisku-kapitala, etab.). Horiez gain, aholkularitza eta auditoretza ere bai.

BANKU NAGUSIAK
Banco Bilbao Vizcaya Argentaria
Banco Santander
Banco Popular Español S.A.
Bankinter S.A.
Banco Pastor, S.A.
Banco Guipuzcoano S.A.
Bankoa S.A.

EUSKADIN KOKATUTAKO ATZERRI-BANKA

ERAKUNDEA JATORRIA
Fortis Bank Holanda
Banco Espirito Santo Portugal
Barclays Bank Britainia Handia
Citibank EE.UU.
Caisse Regionale Credit Agricole Mut. Pyrenees Frantzia
Deutsche Bank Alemania
Lloyds TSB Bank Britainia Handia
BNP PARIBAS Frantzia

Bilbo, finantza-hiria

Azken eguneratzea: 2016/09/01