Zahartzea gizarte moderno guztietan gauzatzen ari den gertakaria da eta EAEko gizartean eragin berezia ari da hautematen. Fenomeno honek eragin sakonak eta orokorrak uzten ari da gizartearen eta ekonomiaren esparru guztietan. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio sailak gai honetaz gizartean egiten ari den hausnarketari bere ekarpena egin nahi izan dio.

 

Horiek horrela, prospektibaren teknikaz baliatu gara Euskadiko biztanleriaren egoera hamabost urte barru nolakoa izango den irudikatzeko. Honako hau lehen ahalegina izan da, baina ziur gaude beste batzuk etorriko direla atzetik, gaia oso garrantzitsua delako.

 

Liburu honekin zahartzeari lotuta dauden arazoen gainean argi izpi zenbait jartzen lagundu izana espero dugu eta, zinez, zuretzat baliagarria izatea nahi dugu.

 

    Zahartzea (4540 Kb, *.pdf)

 

 

 

Azken eguneratzea: 2005/12/22