Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga

Zerga Nagusiak

- 

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ)

Lurralde bakoitzak PFEZri buruz duen araudia bere web gunean aurkituko dugu (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa).

Ekonomia Ituneko definizioa eta lotura-puntuak
PFEZ zuzeneko zerga bat da, izaera pertsonala eta subjektiboa dauka, eta pertsona fisikoen errenta zergapetzen du. Ekonomia Itunaren arabera, autonomia erkidegoaren eskumeneko itundutako zerga bat da eta zergadunaren ohiko bizilekua da lotura-puntua. Hau da, lurraldearen arabera eskumena duen Foru Aldundiak Euskal Autonomia Erkidegoan beraien ohiko bizilekua duten zergadunei zerga hori eskatuko die. Honen araudia Ekonomia Itunaren lehenengo kapituluaren bigarren atalean jasota dago, 6.etik 13.era, biak barne, doazen artikuluetan, hain zuzen.      

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren ezaugarriak
Zerga hau da Euskal Herriko lurralde historikoen zerga-sistemak duen oinarri nagusienetako bat. Aldaketa garrantzitsuak izan ditu eta guztiak jasotzen dira 2014ko urtarrilaren batetik aurrera indarrean dagoen araudi berri batean.

Zergaren foru-arauen arabera, erreformaren helburu nagusia izan da ekitate, progresibotasun, neutraltasun, gardentasun eta sinplifikazioaren printzipioak sendotzea, finantza publikoen nahikotasuna eta iraunkortasuna bermatuz. Horren ondorioz, Euskal Herriko lurralde historiko bakoitzaren Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergen arteko harmonizazio-maila oso ona da.

Zergadunaren errentaren osagaiak lanaren, ekonomia-jardueren, eta kapitalaren (higigarriena zein higiezinena) etekinak, ondare-irabaziak eta galerak bai eta egotzitako errentak ere dira. Horrez gain, zerga honetatik salbuetsita dauden beste errenta batzuk ere jasota daude.

Zerga oinarria zehazteko, errenta bi motatan sailkatuta dago, alegia, errenta orokorra eta aurreztetik eratorritako errenta. Azken honetan etxebizitzetatik eratorritako kapital higiezinaren etekinak, kapital higigarriaren etekinen gehiena eta, halaber, ondare elementuen eskualdaketetan lortutako ondare irabaziak. Gainontzekoak errenta orokorra osatzen du.

Oro har, diru sarrerak eta gastuak diru sarrerak lortzen diren eta gastuak egiten diren zerga aldiari egotziko zaizkio.

Zerga oinarri orokorra eta aurreztearena kalkulatzeko, lehenengo errenta iturri bakoitzari dagozkion etekin osoak eta gastu kengarriak zenbatuko dira, tratamendu bereziak aplikatzearekin batera (laneko etekinen gaineko hobariak, sortuak izan zireneko urte kopurua, erosketa balioaren eguneratzea, ohiko etxebizitzan berrinbertitzea...), eta, ondoren, errenta moten arteko integrazioa eta konpentsazioa egin eta gero, errenta batekoa ala bestekoa (orokorra ala aurreztetik eratorritakoa) denaren arabera.

Oinarri berezia lortu ostean, likidazio-oinarri orokorra aterako da. Horretarako, konpentsaziozko pentsioak eta janarietarako urtesariak ordaintzeagatiko, gizarte aurreikuspenerako sistemetara eginiko ekarpenengatiko eta kontribuzioengatiko eta baita ere zerga aitorpena batera egiteagatiko murriztapenak egingo dira. Aurreztearen likidazio oinarria, bere aldetik, konpentsaziozko pentsioak eta janarietarako urtesariak ordaintzeagatiko murriztapenaren gerakinean, balego, aurreztearen zerga oinarria gutxitzetik lortuko da.

Likidazio-oinarri orokorrari zergaren eskala aplikatuko zaio kuota osoa ateratzeko. Aurreztearen likidazio-oinarriari, berriz, eskala espezifico bat aplikatuko zaio.

Zergaren likidazio-oinarri orokorraren eskalak zortzi tarte ditu, gutxieneko tasa marjinalaren %23tik errenta handienentzako den gehienezko tasa marjinalaren %49ra arte dabiltzanak. Aurreztearen likidazio oinarriaren eskalak, bere aldetik, bost tarte ditu, %20tik 30.000 eurotik gora aplikagarria den gehienezko %25era arte dabiltzanak.

Zerga eskala zerga oinarri orokorrean dagokion aplikatzearen ondoriozko guztira zerga erantzukizun kuota gutxitzea kopuru finko bat ere autolikidazio bakoitzeko murriztu egiten da, baina negatiboa izan daiteke gabe.

Kuota osoa kalkulatu ondoren, dagozkion kenkariak aplikatuko zaizkio: kenkari familiar eta pertsonalak (kargurako ondorengo ahaideengatik, seme alaben urteko mantenua ordaintzeagatik, zergadunarekin bizi diren aurreko ahaideengatik, desgaitasun edo mendetasunagatik, adinagatik), ezindunaren ondare babestuari egindako ekarpenengatiko kenkaria, kenkariak ohiko etxebizitzagatik (ohiko etxebizitza erosteko inbertsioetarako eta finantzatzeko kenkaria eta ohiko etxebizitza errentan hartzeagatiko kenkaria), ekonomia jarduerak sustatzeko kenkaria (inbertsioengatik eta beste jarduera batzuengatik, langileek enpresan parte hartzeagatik eta sortu berriko enpresetan edo enpresa berrietan eginiko inbertsioengatik), dohaintzengatiko kenkariak eta beste kenkari batzuk (nazioarteko ezarpen bikoitzagatik, sindikatuei ordaindutako kuotengatik, eta alderdi politikoen aldeko kuota eta ekarpenengatik).

Kuota likidoa da dagozkion kenkarien zenbatekoa kuota osoari murriztetik eratorritako zenbatekoa, hau da, zergadunak ordaindu beharko duen zenbatekoa.

Bukatzeko, likidazioaren emaitza aipatutako kuota likidoaren eta horren kontura sartutako kopuruen arteko diferentzia izango da.

PFEZ-REN OINARRIZKO ESKEMA
ZERGADUNAREN ERRENTA
  • lanaren etekinak,
  • jarduera ekonomikoen etekinak, 
  • kapitalaren etekinak, 
  • ondarearen irabazi eta galerak, 
  • errenta egozpenak
ZERGA-OINARRIA
Zerga-oinarri orokorra
Aurreztearen zerga-oinarria
Murrizketak:
  • konpentsaziozko pentsioak eta janarietarako urtesariak ordaintzeagatik,
  • Gizarte-aurreikuspeneko sistemetara egiten diren ekarpen eta kontribuzioengatik,
  • baterako tributaziogatik
  • konpentsaziozko pentsioak eta janarietarako urtesariak ordaintzeagatik (ZO orokorra murriztu eta gero, benetan aplikatu gabe geratu balitz)
LIKIDAZIO-OINARRIA
Likidazio-oinarri orokorra
Aurreztearen likidazio-oinarria
Zergaren general eskala aplikatzea
Eskala espezifikoa aplikatzea
KUOTA OSOA

Kuota gutxitzea

Kenkariak:

  • kenkari familiar eta pertsonalak, 
  • ezintasunagatiko kenkariak, 
  • ohiko etxebizitzarengatiko kenkariak (erosketa eta alokairua),
  • ekonomia jarduerak sustatzeko kenkariak,
  • dohaintzengatiko kenkariak, eta
  • beste kenkari batzuk: nazioarteko ezarpen bikoitza, sindikatuak eta alderdi politikoak.
KUOTA GARBIA
Konturako ordainketak (atxikipenak, konturako diru sarrerak eta ordainketa zatikatuak)
LIKIDAZIOAREN EMAITZA

 

Azken aldaketako data: