Literatura Unibertsala»Literatura aroak

Ekialdeko literaturak : Txina eta Japonia

t' `y Txinatar egile ezezagun baten pintura eta testua. Yuan dinastia (1271-1368).<br><br>

 

Txinatar literatura

Txinatar karaktereez, piktogramez alegia, idatzitako lehen idatziak hezurretan eta oskoletan aurkituak, Xang dinastiaren garaikoak dira (K.a. 1480-1050), K.a. 1384 ingurukoak hain zuzen. Piktogrametan daude idatzita, esan bezala, eta ahozko txineran aldaketak gertatu diren arren, piktogramen esanahia ezer gutxi aldatu da, eta horri esker gaur egun arte iritsi dira idatzi haietako mezuak. Idazkera horrek eragin handia izan zuen literaturan : telegrama moduko poesia trinkoa, olerki edo obra epiko luzerik eza...Txinatar literaturaren historiaren sorreratzat, dena dela, K.a. X. mendea hartzen da. K.a. IX. mendearen eta K.a. VII. mendearen artean idatzi ziren, hain zuzen ere, txinatar literaturako Bost Klasikoak izeneko bilduma osatzen duten liburuak : Xijing (Oden liburua edo Kantuen liburua), Yijing (Mutazioen liburua), Xujing (Agirien liburua), Kanon erritualak eta Udaberri eta udazkeneko urte-liburuak. K.a. 500-250 urteetan, filosofia klasikoaren aldian, bestalde, konfuzianismoari buruzko hainbat testu eta komentario egin ziren, eta horrela, Song garairako (K.a. I. menderako) baziren 13 klasiko.

Klasikorik ezagunena Yijing edo Mutazioen liburua da. Iragarpenak egiteko sistema bat biltzen du liburu horrek eta Zhou dinastiaren garaian idatzi zen. Oden liburua edo Xijing klasikoa, bestalde, K.a. 850-600 bitartean idatzi zen, eta hura hartzen da txinatar poesiaren aitzindaritzat. Obra hura nork idatzi zuen ez da jakiterik izan ordea, eta horrenbestez, lehen txinatar olerkari ezaguna Qu Yuan izan zen (K.a. N-III. mendeak) . Qu Yuanen obrak Txu-si edo Hegoaldeko kantuak olerkari erregionalen bilduman daude jasota. Xijing klasikoa eta Txu-si izan ziren ondorengo bi mendeetako tradizio poetikoaren joera nagusien iragarle.

Han aldian (K.a. 206- K.o. 220) historia liburu handiak, klasikoen komentarioak eta filosofiari buruzkoak idatzi ziren, baina poesia izan zen literaturan bereziki azpimarratzeko alorra. Guxi edo bertso zaharrak idatzi ziren eta garai hartakoak dira han musikariek bildutako herri baladak, Yiieh fu liburuan jasoak. 111. mendean poesia filosofiko eta intelektualagoa idazten hasi zen Txinan, taoismoaren eraginez. K.o. 220 ingurutik aurrera atzerriko zenbait elementu bereganatzen hasi zen txinatar literatura,Indiako literaturakoak eta iparraldeko herrietatik hartuak, baina beren tradizioa gorde zuten hala ere.

Tang dinastiaren garaian (618-907) txinatar poesiaren urrezko aroa iritsi zen. Orduan agertu ziren txinatar olerkari klasiko handienak: Du Fu (712-770) eta Li Bai (701-762).

Politikako eta gizarteko indarren behaketa, morala eta bertso molde guztiak erabiltzeko maisutasuna dira haien lanen ezaugarri nagusiak. Bertsogintzako arau berriak (liixi) agertu ziren, bestalde, eta tonua eta lerro eta silaba kopurua finkatu ziren. Poesia molde berri hori ezagutzea ezinbesteko eskakizun bihurtu zen gizartean eta gortean ospea lortu nahi zuen edonorentzat.

Song dinastiako poesian (960-1276) zi generoa nagusitu zen, tonu eta errima arau eta lerro eta hitz kopuruari buruzko arau zorrotzekiko moldea. Hurrengo dinastiarekin, Yuan dinastiarekin (1271-1368), berriz, sangu edo kantu ez dramatikoak agertu ziren eta arrakasta handia izan zuten Ming (1368-1644) eta Quing (1644-1911) dinastietan ere.

Song dinastiaz gero hainbat antzerki molde agertu ziren Txinan, baina Yuan aldia izan zen txinatar literatura dramatikoaren garai oparoena. Aipagarria da, besteak beste, Mendebaldeko ganbera, Wang Xifu-k (1250 ing.-1337) idatzitako maitasunezko historia. Lau ekitaldiz osatua da eta garai hartako herri hizkerako kantu eta elkarrizketak agertzen ditu. Ming garaian antzerkiak garai oparoa izan zuen (berrogei agertokidesberdin eta argumentu desberdineko obrak egin ziren), baina Pekingo operarekin iritsi zuen Txinako herri antzekigintzak bere gorena.

Eleberrigintza XIV. mendean sortu zen, egitandi heroikoei buruzko idatziekin. Azpimarratzekoa da, esaterako, Ur ertza eleberria, Luo Guan-zhong-ek idatzia. XVIII. mendean zehar hobekuntza handiak egin ziren alor horretan, eta horren erakusgarri dira, adibidez, Ganbera gorriko ametsa, Kao Xuekin-ena (1715-1763), txinatar familia handi baten gainbehera kontagai duen eleberria.

Txinako errepublika ezarri zenetik, azkenik, herri hizkeran idatzitako literatura nazional berria nagusitu zen, Hu Xihren eskutik. Harrezkero, japoniarren erasoa eta iraultza komunista zirela eta, nazioko gertaera politikoez arduratu da literatura eta errealismoa sozialista nagusitu da, oro har.

 

Japoniar literatura

Japoniako literaturaren hastapenetan eragin handia izan zuen txinatar literaturak, lehen esan bezala, japonierak ez baitzuen idatzizko lengoaiarik eta japoniar idazleek txinatar lengoaia klasikoa erabili baitzuten.

Japoniako literatura Nara aldian sortu zen (710-794) ; orduan egin zen lehen aldiz karaktere txinatarrez japonierazko testu bat idazteko lehen saiakera, Koji-ki (Antzinatekogertaeren erregistroa, 712) obran lehenik, eta Nihongi (Japoniako kronikak, 720) obran ondoren. Antzinatekogertaeren erregistroa eta Japoniako kronikak izan ziren Japoniako lehenengo mitologiako bildumak . Japoniako klase agintariaren jatorriamunduaren sorreran kokatzen zuten, eta agintariak goresteko eta haien aginpidea indartzeko asmoz idatziak ziren. Dena dela, Nara aldiko literatura alorreko gertaerarikgarrantzizkoena Manyo-xu (Hamar mila hostoen bilduma) obra izan zen. Obra horretan 4.496 olerki bildu ziren tanka (5 lerro eta 31 silabako olerkiak) moldeari jarraituz idatziak ia guztiak. Obra horretako olerki gehienak, bestalde, gortetik kanpoko herritar xeheek idatziak ziren, japoniar literaturanorokorrean ohi ez bezala. Tanka moldearen sorrera izan zen garai hartako japoniar literaturaren lorpen nagusietakoa.

Hurrengo garaia, Heian garaia (794- 1185) Japoniako fikziozko kontakizunaren sorreraren garaia izan zen. Minamoto Shitago-k Utsubo monogatari (Zuhaitz barnehutsaren kontakizuna, 956-983) idatzi zuen lehenik, eta 1000. urte inguruan Genji monogatari (Genjiko historia) argitaratu zuen Murasaki Shikibu-k. Obra hark eragin handia izan zuen Japoniako literaturan, eta baita munduko gainerako literaturetan ere ; zenbait adituk kontakizun hori hartzen dute munduko lehenengo eleberritzat. Antzinako ipuinen eta erromantzeen eragina antzematen zaio estiloan eta lengoaian, eta eredugarria izan zen XV. mende arteko gorteko eleberrietarako. Japoniako antzinateko literatura gorteko emakumeek idatzia da, oro har, eta obra honetan ere nabarmena da emakumearen sentiberatasunaren kutsua. Garaitsu hartakoa da, orobat, Oheburuko liburua, gorteko bizitzako txutxu-mutxuen bilduma, Bei Shonagon idazlearena (966 ing.-1013).

Japoniar literaturako hirugarren garai nagusia Kamakura garaia (1185-1335) izan zen. Orduan idatzi zen japoniar olerkigintzako hirugarren antologia nagusia,Shinkokinshu (Kokinshu Berria), 1201 eta 1205 bitartean bost argitaratzailek prestatua.

Obra hori hartzen dute aditu askok tanka konposizioaren erakusgarri gorentzat. Garai hartan gerrako kontakizunen generoa ere landu zen, adibidez Heike monogatari (Heikeen historia, 1220 ing.) japoniar estiloko klasiko onenetakoan.

XV. mendeari dagokionez, bestalde, No antzerkia da azpimarratzekoa. Poesia konplexuko obrak dira No antzerkikoak ; oro har, gai misteriotsuak eta sakonak lantzen dituzte, eta mundu ikusezina iradokitzen dute hizkera eta mugimendu estilizatuen bidez, dantzaren, mimikaren, maskaren bidez.

Hurrengo mendeetan, XVI eta XVII.. endeetan, antzerkigintzako genero berriak agertu ziren, bunraku (txotxongiloak) eta kabuki (gorteko antzerki epikoa) hain zuzen ere. Kabuki generoko lanetan Japoniako historiako heroien elezaharrak kontatzen dira ; No antzerkiek baino trinkoagoa dute argumentua, eta gaur egun ere arrakasta handia izaten dute.

Tokugawa dinastiaren garaian (1603- 1867), Japoniak ez zuen izan harremanik gainerako herrialdeekin, eta horren ondorioz, literatura itxi eta barnerakoia idatzi zen, oro har. Genero berri bat sortu zen, kaiku izenekoa (hiru lerro eta 17 silabako olerkia), eta hark hartu zuen tanka moldeko eredu klasiko antzinakoenen lekua. Haren bilakaeran berebiziko garrantzia izan zuen Matsuo Basho idazleak (1644-1694). Bertso bikainak idatzi zituen, izadian aurkitzen zuen lasaitasuna eta bakardadea goraipatuz ; harena da, orobat, Okuko bide meharra bidaia liburua. Azkenik, eleberri apartak argitaratu ziren Japonian garai hartan, adibidez Ihara Saikakuren (1642-1693) Gizon lizun baten historia (1682), gizon batek haurtzarotik zahartzarora bizi zituen abentura sexualen kontakizun erotikoa.

Saikakuren eleberriak aipagarriak dira, batez ere, bere garaiko gizartea ezagutzeko aukera eskaintzen dutelako.

Japoniak bere ateak zabaldu eta mendebaldeko kulturekin harremanetan hasi zenean, XIX. mendearen erdialdean, modernizazioa gertatzen hasi zen eta gatazka sortu zen idazle tradizionalen eta modernisten artean. Meiji aldian (1868-1912) eta XX. mendearen hasieran eleberrigintza nagusitu zen prosan, eta hizkera soilagoa erabiltzen hasi zen. Lehen eleberri japoniar modernoa Igarotzen ari den hodeia (1887- 1889), Futabei Shimeik (1864-1909) herri hizkeran idatzitako obra izan zen.

11. Mundu Gerraz geroko literaturari dagokionez, azkenik, kontuan hartzeko generoak dira olerkia, antzerkia eta, batez ere, eleberria. Bereziki azpimarratzekoak dira Kawabata Yasunari, Abe Kobo, Oe Kenzaburo eta, batez ere, Yukio Mishima eleberrigileak .