Elkarrizketa Sozialaren Mahaia

Lan eta Justiziako sailburuak aurkeztu dio Elkarrizketa Sozialaren Mahaiari, horren mahaiburua den aldetik, Euskal Autonomia Erkidegoan Elkarrizketa SozialarenMahaia sortzeko den 3/2019 Dekretuaren 3.6 artikulua betetzeko.

 Bertan, babesean eratutako lantaldeek egindako bilerekin batera, laburbilduta, mahaiaren lehen jarduera-urtean landutako gaiak eta lortutako oinarrizko adostasunak aipatzen dira, baita elkarrizketa soziala osatzen duten arloetako bakoitzean lortutako akordio-proposamenen eta dokumentuen zerrenda ere. Akordio-proposamen horiek izaera desberdinekoak dira, kontuan hartuta dagokion lantaldea osatzen duten hiru alderdien jarrera bateratua islatzen duten edo Gobernuak bere jardun-esparruetan abiatutako ekimenetan sartzeko gizarte-eragileek hitzartutako adostasunak.

 Jarduera hori guztia eta horren emaitza eraginkorrak, lan bizi baten lehen aktibo ukigarria da —taldeen 25 bilera operatibo baino gehiagorekin—, eta sistematikoa da, egungo esparruaren aurrekari izan ziren beste esperientzia batzuei gehitzen zaiena, zeina, behin instituzionalizatu eta juridikoki artikulatu ondoren, elkarrizketa sozial kontsolidatu eta iraunkorrerako oinarrizko egitura bihurtu baita.

3/2019 DEKRETUA, urtarrilaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan Elkarrizketa Sozialaren