Lan Ikuskaritza Jarnualdiak
Hizlariak

Elke Schneider
Elke Schneider laneko segurtasun eta osasuneko politiketan aditu seniorra da EU-OSHA erakundeko Zuzendaritza Sailean. 2002tik Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentzian (EU-OSHA) dabil. Orduz geroztik, erakunde horretan hainbat jarduera koordinatu ditu; jarduera horiek lotura dute substantzia arriskutsuekiko esposizioarekin, laneko kartzinogenoak eta agente biologikoak barne. Horrez gainera, laneko segurtasun eta osasuna zenbakitan aztertzeko proiektu bat koordinatu du (La STT en cifras), estatistika nazionalak eta Europakoak bilduz, eta Agentziaren ordezkaria da lantalde askotan. 2023an, gida bat prestatu du enpresentzat, langileak beroarekiko esposiziotik babesteari buruzkoa. Eta Laneko Segurtasun eta Osasunari buruzko Europako Esparru Estrategikoaren tarteko berrikuspenean parte hartu du, klima aldaketak langileengan dituen ondorioei dagokienez.
Elke Schneider Kimika Teknikoan/Biokimikan lizentziaduna da, eta Zientzia Teknikoetan doktoretza egin zuen Vienako Unibertsitate Teknologikoan (Austria), eta Agentziara batu aurretik 10 urte baino gehiago egin zituen Austriako Lan Ministerio Federalean, Lan Ikuskaritzan.