Lan Ikuskaritza Jarnualdiak
Hizlariak

Aitor Guisasola
Aitor Guisasola Laneko Osasun Unitateko arduraduna da Osalan – Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundean. Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatu zen, Laneko Medikuntzako mediku espezialista gisa. Lan Osasuneko Unibertsitate Masterra, Laneko Segurtasun eta Osasuneko Unibertsitate Masterra eta Laneko Arriskuen Prebentzioko Masterra egin zituen. Langileen osasuna zaintzeko protokoloak eta gidak prestatu ditu (zarata, silikosia, kimikoak…). Besteak beste, silize kristalinoaren eraginpean lan egiteagatik biriketako minbizia izateko arriskuari buruzko ebidentzia zientifikoaren sintesia egin du. Laneko segurtasun eta osasunari lotutako masterretako irakasle izan da UPV/EHUn, eta ikerketa proiektuen tutore ere izan da Laneko Medikuntzako Eskola Nazionaleko Laneko Medikuntzako Goi Mailako Ikastaroan. Dibulgaziora bideratu ditu bere ikerketa eta esperientzia, eta hainbat gairi buruzko ikastaroak eman ditu: irakaskuntzako arriskuen prebentzioa; ikerketa psikosozialerako metodologia; prebentzio zerbitzuen osasun erantzukizuna; adinekoen osasunaren zaintza; arrantza sektoreko osasunaren zaintza; lanean zaratarekiko, silizearekiko, irin hautsarekiko eta egur hautsarekiko esposizioa jasaten duten langileen berariazko osasun zaintza. Kongresu eta jardunaldi zientifikoetan parte hartu du, hainbat gairekin: osasun antolamendua, agente biologikoekin kutsatzeko arriskua, adinaren eragina eta kudeaketa pertsonen osasunean, silizearekiko esposizioaren eta biriketako minbiziaren arteko erlazioa, biriketako minbiziaren screeninga, etab.