2022 Enpleguaren V. Kongresua

Hizlariak

Marisol Garmendia Beloki argazkia

Marisol Garmendia Beloqui

Euskalduna, Informazio Zientzietan lizentziaduna Nafarroako Unibertsitatean. Deia egunkarian eta Zabalik euskarazko astekarian egin du lan. 2007-2011 legegintzaldian, Donostiako Udaleko Lehendakaritzako zinegotzia eta 2016ko Europako Kultur Hiriburu izateko Hautagaitzaren arduraduna izan zen. Lurralde Antolamendu eta Mugikortasuneko foru diputatua PSE-EEn 2015-2019 legegintzaldian. 2019-2023 legegintzaldian, udal-taldeko bozeramailea eta Gune Publikoetako eta Proiektu eta Obretako zinegotzia da. 2020ko azaroan, erantzukizuna aldatu zuen, eta Ekonomia eta Enplegua Bultzatzeko, Ekologiako eta Osasun Publikoko zinegotzigoa hartu zuen bere gain.