2022 Enpleguaren V. Kongresua

Hizlariak

José Luis Gil y Gil argazkia

José Luis Gil y Gil

Lanaren Zuzenbideko katedraduna da Alcalako Unibertsitatean; ikerketa-egonaldi luzeak egin ditu Alemaniako, Belgikako, Estatu Batuetako, Frantziako eta Italiako unibertsitateetan, eta irakasle gonbidatua izan da Bordeleko, Nanteseko, Pantheon-Assas Paris IIko eta Bergamoko unibertsitateetan. Ikerketako bost seiurteko ditu aitortuta, eta Estándares laborales y comercio global ikerketa-taldea zuzentzen du. Bere ikerketa-jarduera lan-kontratuaren dogmatikan eta lanaren nazioarteko eta Europako zuzenbidean oinarritu da. Gai horiei eta beste batzuei buruzko ehun artikulu baino gehiago argitaratu ditu estatuko eta atzerriko aldizkari juridikoetan, bai eta monografiak ere, hala nola La prescripción de las faltas laborales (1993), Autotutela privada y poder disciplinario en la empresa (1994) eta Principio de la buena fe y poderes del empresario (2003).