2022 Enpleguaren V. Kongresua

Hizlariak

Gerardo Gutiérrez Ardoy argazkia

Gerardo Gutiérrez Ardoy

Espainiako Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren (SEPE) zuzendari nagusia. Esperientzia handia du enplegu-politiken arloan. Zuzenbidean lizentziatua eta Enpleguan, Lan Harremanetan, Gizarte Elkarrizketan eta Gizarte Segurantzan aditua da. Gainera, lidergoari eta politika publikoen kudeaketari buruzko masterra du. Hainbat lanpostu izan ditu Enplegu Sistema Nazionalean, eta, ondorioz, oso ondo ezagutzen du Espainiako enpleguaren esparru estatala eta autonomikoa. 2008tik 2011ra Enpleguko zuzendari nagusia izan da Gaztela-Mantxako Autonomia Erkidegoko Enplegu Zerbitzu Publikoan. Ondoren, lanpostu garrantzitsuak izan ditu lan-esparruan. 2018ko uztailetik, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren (SEPE) zuzendari nagusia da.