2022 Enpleguaren V. Kongresua

Hizlariak

Eva Domaika Ansola argazkia

Eva Domaika Ansola

Informazio Zientzietan lizentziaduna UPV/EHUn. 1989an eman zituen lehen urratsak kazetaritzan, desagertutako GAUR EXPRESS egunkarian, baina ibilbide profesional osoa irratian egin du, Radio Vitoria, Radio Euskadi, Cadena COPE eta Cadena SER irratietan. 2009az geroztik, Euskadiko Cadena SER irratiko edukien zuzendaria da, eta ardura hori arratsaldeko La ventana Euskadi albistegiaren astelehenetik ostiralera bitarteko zuzendaritzarekin uztartzen du. Albistegi horren barruan, La ventana de la memoria tartea eskaintzen du Domaikak hilero, Terrorismoaren Biktimen Fundazioaren Fernando Delgado kazetaritza saria jaso duena. Arlo horretan, Los empresarios y ETA liburua idatzi du, beste egile batzuekin elkarlanean.