Argitalpen-data: 2017/02/20

Otsailaren 21a, Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna

16 eta 24 urte bitarteko gazteen % 33,1ek euskara dute ama-hizkuntza

GEBren logoaOtsailaren 21a Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna izendatu zuen Unescok 1999an. Haurrak 3 urte bete arte etxean jasotzen duen hizkuntzari deitzen zaio ama-hizkuntza. Hizkuntza- eta kultura-aniztasuna bultzatzea du helburu ama-hizkuntzaren nazioarteko eguna ezartzeak, hau da, munduko herri guztiek darabiltzaten hizkuntza guztiak babestea.

Gazteen Euskal Behatokiak, Euskadiko gazteei dagokien informazio gaurkotua zabaltzeko eginkizunari erantzunik, Euskadiko gazteen ama-hizkuntzari edo lehen hizkuntzari buruzko datuak aztertu ditu. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 2016an eginiko VI. Inkesta Soziolinguistikoa hartu du oinarri.

Euskadin, euskara da 16 eta 24 urte bitarteko gazteen heren baten ama-hizkuntza (% 33,1). Ehuneko horren baitan, bi egoera bereizten dira: 3 urte bete arte etxean euskara baino entzun ez dutenena, hau da, gazteen % 20,0rena; eta bi ama-hizkuntza (euskara eta gaztelania) dituztenena, hau da, gazteen % 11,1ena.

EAEko biztanleria osoari dagokionez (16 urtetik gorakoei), euskara ama-hizkuntza dutenen ehunekoa gazteena baino apalagoa da: % 23,5.

euskara ama hizkuntza, gazteen eta biztanleria osoaren arteko alderaketa

991tik 2011ra, hau da, 25 urteko epean, euskara ama-hizkuntza duten gazteen ehunekoa % 20,4tik % 33,1era igo da.

euskara ama hizkuntza duten gazteen bilakaera

Baietz jarraitu sare sozialetan!

Facebooken logoa   Twitterren logoa