Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritza

Titularra: 
Agintaldia: XII. Legealdia

ARLOAK / EGINKIZUNAK

  1. Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritzari dagozkio Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoetan euskararen erabilera normalizatzeko dekretu honen 4. artikuluan ezarritako egitekoak.

    Era berean, genero-ikuspegia txertatuko du bere eskumen-eremuan garatzen diren herri-administrazioetako hizkuntza-normalizazioko politika publikoetan, eta emakumeen eta gizonen berdintasunerako neurriak ezarriko ditu, bai eta ekintza positiboak horiek beharrezkoak diren eremuetan, saileko Berdintasunerako Administrazio-unitatearekin lankidetzan eta koordinatuta.

  2. Ildo horretatik, Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritzak egiteko hauek izango ditu:
    1. Euskararen erabilera normalizatzeko legeak garatzeko arauzko neurriak aztertu eta proposatzea, baita kontrataziorako, argitalpenetarako, administrazio-baimena edo -emakida behar duten jardueretarako, dirulaguntzetarako eta bestelako laguntzetarako hizkuntza-irizpide orokorrak ere.
    2. Euskararen erabilera normalizatzeko hartutako arauzko neurriak eta administrazio-neurriak benetan betetzen diren eta eraginkorrak diren aztertzea eta horren jarraipena egitea.
    3. Dekretu honen 13.2 artikuluaren b) apartatuan xedatutakoa betetzeko behar den jardunak egitea.
    4. Eusko Jaurlaritzaren euskara-plana lantzeko eta garatzeko beharrezkotzat jotzen diren jardunak proposatzea, baita planaren koordinazioa eta jarraipena Eusko Jaurlaritzako sailetako arduradunekin batera egiteko nahiz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio instituzionaleko entitatetako arduradunekin batera egiteko egoki irizten diren neurriak ere.
    5. Aholkularitza eta laguntza eskaintzea Euskal Autonomia Erkidegoko foru-aldundietako, udaletako eta gainerako entitate publikoetako euskara-planak diseinatzeko eta ezartzeko, Bikain–Euskararen Kalitate Ziurtagiria oinarri hartuz.
    6. Plan horiek zenbateraino bete diren ebaluatzeko eta jarraitzeko lanak egitea eta planak berrikusteko irizpideak zehaztu eta ezartzea, Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiria oinarri hartuz.
    7. Instituzio eta entitate publikoetan euskara-planak abiarazteko behar diren zerbitzuak antolatzeko, egituratzeko eta funtzionamenduan jartzeko proposamenak egitea.
    8. Sozietate publikoetako eta zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako euskara-planen diseinuan eta ezarpenean aholkularitza eta laguntza ematea.
    9. Esleiturik duen helburu nagusiaren araberako azpiegiturak bultzatzea eta, hala badagokio, horien arduradunei prestakuntza ematea behar diren metodologia eta baliabideak egoki erabil ditzaten, bestelako administrazio-organoen eskumenak urratu gabe.
    10. Dekretu honen 13.2 artikuluaren j) apartatuan ezarritakoa betetzeko behar diren jardunak garatzea. Horrekin batera, Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratua ere kudeatuko du.
    11. Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, goi-mailako ikasketak eta unibertsitatekoak eginda lortutako hizkuntza-maila aztertzea, lortutako maila horren baliokidetza edo egiaztatzetik salbuespena egiteko euskararen jakite-maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arabera eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren arabera, hargatik eragotzi gabe Jaurlaritzako beste organo batzuei esleitu zaizkien eskumenak. Halaber, sektore publikoan euskararen komunikagaitasuna nahitaezkoa den lanpostuetan, ohiko bidea den hizkuntza eskakizunak egiaztatzetik at, lanpostu horietan jarduteko bide berriak aztertzea eta proposatzea.
    12. Behar diren txostenak ematea, aldez aurretik eta nahitaez, Eusko Jaurlaritzan egiten diren xedapen orokorren proiektuek euskararen erabileraren normalizazioan zer eragin duten eta hizkuntza arloan indarrean dagoen araudia betetzen duten argitzeko.
    13. Euskadiko toki-erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzko azaroaren 19ko 179/2019 Dekretuaren 56. artikuluan Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari ezartzen zaion betebeharra egitea: Hizkuntza Inpaktuko Azterlanaren gaineko txostena egitea.
    14. Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa egiteko behar diren aholkularitza lanak eta prestakuntza saioak egitea.
    15. Bikain ziurtagiriaren ebaluazio eta kudeaketan parte hartzea, organismo publikoen ebaluazioak kudeatuz eta Idazkaritza Teknikoaren barruan eta Artezte Kontseiluan parte hartuz. Arlo horretan, 86/1997 Dekretuaren eraginpeko entitateei aholkularitza ematea, Bikainera aurkezteko bidean, eta baita ebaluazio simulazioak egitea.
    16. Instituzio eta entitate publikoekin batera, koordinazio ekimenetan zein bestelako proiektuetan parte hartzea.
    17. Euskara Sustatzeko Ekintza Planen (ESEP) jarraipena egitea toki- eta foru-erakundeen artean.
    18. Instituzio eta entitate publikoei aholkularitza ematea euskararen normalizazioan izan ditzaketen arazo tekniko eta juridikoak argitzeko.
    19. IVAPekin batera, berariazko prestakuntza saioak antolatu, kudeatu eta egitea EAEko erakunde eta organismo publikoetako teknikarientzat.
    20. Hala eskatzen duten herritarrei beren hizkuntza-eskubideak babesten laguntzea, informazioa eta aholkularitza ematea eta eragindako organismoei elkarlana eskaintzea eskubide horiek benetan bete ditzaten, uztailaren 29ko 150/2008 Dekretuak sortutako Elebide-Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Zerbitzuaren bitartez.
    21. Euskal administrazio publikoetako lanpostuetan ezarri beharreko hizkuntza-eskakizunen eta derrigortasun-daten gaineko nahitaezko txostena egitea, Euskal Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legearen 97.5 artikuluan xedatutakoarekin bat. Halaber, erabilera-planei buruzko nahitaezko txostenak egingo ditu, apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuarekin bat (Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzekoa).
    22. Herri Aginteen Koordinaziorako Batzordearen bidez (HAKOBA) hizkuntza-politikan eskumena duten botere publikoen arteko lankidetza bultzatzea, koordinatuta jardun dezaten.
    23. Dekretu honen 13.2 artikuluaren k) apartatuan ezarritakoa betetzeko behar diren jardunak garatzea.

4. artikulua.- Zuzendaritzak.

Zuzendariek honako egiteko hauek izango dituzte, oro har:

  1. Zuzendaritzako jarduerak programatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea organo eskudunek emandako arauen arabera.
  2. Organo arduradunei planak, jardun-programak eta arau-garapenak proposatzea bakoitzak eskumeneko dauzkan gaietan.
  3. Dekretu honek esleitzen dizkien egitekoetarako behar diren administrazio-egintzak ematea.
  4. Mendeko zerbitzu eta unitateak antolatzea, baita horien lan-sistemak ere.
  5. Indarreko legeen arabera txikitzat jotzen diren kontratuen gastuak baimentzea, bakoitzak bere jardun-arloan, eta, oro har, kontratu horietako kontratazio-organoa izatea.
  6. Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinaturik eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekiko lankidetzan, indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planaren helburuak arlorako definitzea eta, helburuok lortzeko xedeaz, ekimenak garatu eta ebaluatzea euskararen kudeaketa integratua egon dadin, zein bere zuzendaritzako zerbitzuburuekiko elkarlanean.
  7. Zuzendaritzako jardun-eremuetan, hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak ezartzea eta horien jarraipena egitea besteak beste: itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza orokorra, izendapen ofizialak eta sailak antolatutako jendaurreko ekitaldiak. Halaber, hala badagokio, hizkuntza-irizpideak txertatzea administrazio-kontratazioan eta dirulaguntzetarako deialdietan.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián, 1 - LAKUA

01010 Vitoria-Gasteiz

Araba/Álava

Telefonoa/k

945018113

KARGUAK

Joseba Lozano Santos
Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK