Thinking Fadura: Herritarren parte-hartzearen eragina Administrazio Publikoaren barne-egituraren ikuspuntutik

Erakundea:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Organoa:
Gobernu Irekiaren Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua bukatuta

Helburuak

irudia - Thinking Fadura

Berritzailea da, honako arrazoiengatik

Herritarrekin egin den parte-hartzearen emaitza Administrazio Publikoaren barne-kudeaketaren ikuspegitik jorratzen du. Ikuspegi hau administrazioaren barnean eginkizun dagoen zeregin bati heltzen dio modu berritzaile batean: herritarren ekarpenak arintasunez, zorroztasun metodologikoz eta gardentasunez gauzatzeari ekitea.

Atxikitzen zaion plana

Herritarren parte-hartzeak administrazio publikoen barne-egituran duen eragina ebaluatzeko proiektu pilotua da. Proiektu hau Thinking Fadurako kasuan oinarritzen da, Getxon Fadurako kiroldegia kirol-parke publiko bihurtzeko irekitako prozesuan.

Proposamenaren abiapuntua herritarren parte- hartzeak Administrazio Publikoari eraginkortasun handiagoa lortzen laguntzen diola da, eta aldi berean, kogestiorako eta gizarte-ehuna indartzeko espazioen sorreran aurrera egitea ahalbidetzen duela.

Proiektu Pilotua 2018-2020 aldirako Euskadiko Gobernu Irekirako Ekintza Planaren 3. konpromisoaren esparruan zabaldu da. Konpromiso horren lidergoa Eusko Jaurlaritzari, Innobasqueri eta Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokie.

Eremua

Lana, Getxo Kirolak-en barne-egituran parte- hartzeak duen eragina ebaluatzeko mekanismo bat garatzean zetzan. Horretarako, Fadurako transformazio-jarduketetako bat hartu da proba- banku gisa; Fadurako eraikin nagusiko bigarren solairuko altzarien elementuak berritzeko eta espazioa hobetzeko proiektua, ekonomia zirkularraren printzipioen arabera eta herritarren laborategiko metodologiekin.

Aldi berean, Thinking Fadurako esperientziari buruzko ezagutza-transferentzia bat sortzeko, adierazle batzuk ezarri ziren, Administrazio Publikoak herritarren parte-hartzean duen inplikazioa neurtzeko, proiektu horietan inplikatutako teknikarien gogobetetze-maila neurtzeko, eta herritarrekiko lankidetza- guneetan lortutako produktuen kalitatea neurtzeko.

Azkenik, sortutako edukia OGP Euskadiren 3. konpromiso-taldearekin kontrastatu da.

Parte-hartzaileak eta eragileak

Emaitza nagusi gisa, herritarren parte- hartzearen eraginaren adierazle batzuk lortu izan dira, Administrazio Publikoaren barne- egituraren ikuspegitik.

Eduki hori transferentziaren emaitza ireki batera eraman da, aurrekontu parte-hartzaileen prozesu bat lehen aldiz aktibatzeko edo/eta bere eredua egokitzeko interesa duen orok kontsultatu eta erabili ahal izan dezan.

Aldizkako ebaluazioak

Ebaluazio data:
Ebaluazioaren laburpena:

Parte-hartzaileak: Herritarrak: 2.000 lagun inguru, Getxo Kirolak-eko langileen plantilla: 40

Lurraldea: Bizkaia

Aldia: 2019-2020

Informazio gehiago: Thinking Fadura, OGP Local Euskadi

Transferentzia-produktuak: Su moteleko parte-hartzea

Kategoriak: Hirigintza, Gobernantza

Fasea: Jarraipena eta ebaluazioa