Errekalden pertsona migratuen parte hartzea handitzeko prozesu parte hartzailea
Bilboko Udala
- Erakundea:
- Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
- Organoa:
- Gobernu Irekiaren Zuzendaritza
- Egoera:
- Proiektua bukatuta
Helburuak
Partaidetza arloan berritzailea da, honako arrazoiengatik:
Pertsona migratuek Administrazio Publikoak sustatutako espazioetan parte hartzearen auziari heltzen dio, auzo mailako parte-hartze prozesu baten bidez./p>
Atxikitzen zaion plana
Bilboko Errekalde auzoan pertsona migratuen parte hartzea sustatzeko proiektu pilotua da.
Proiektuaren helburua da Errekalde auzoko partaidetza handitzea, eta parte hartzeko moduei buruzko informazioa ematea eta horiek ezagutzera ematea, bai eta biztanle migratuentzat interesgarri handiagokoak izan daitezkeen gaiak aztertzea ere.
Proiektu pilotua 2018-2020 aldirako Euskadiko Gobernu Irekirako Ekintza Planaren 3. konpromisoaren esparruan zabaldu da. Konpromiso horren lidergoa Eusko Jaurlaritzari, Innobasqueri eta Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokie.
Bestalde, Errekaldeberri auzoaren etorkizunerako udal estrategiaren barruan kokatzen da.
Eremua
Lankidetzazko diseinuaren metodologiak ondoz ondoko hiru fase izan zituen: prestakuntza, esperimentazioa, eta ebaluazioa eta transferentzia.
Lehenengo fasean, hau da, prestaketa-fasean, prozesurako oinarriak ezarri ziren: abiapuntuko dokumentazio teknikoa biltzea eta aztertzea, uneko egoeraren berri izateko asmoz. Horretan oinarrituz, berriz definitu ziren parte hartzeko estrategia, prozesuaren irismena eta mugak, gonbidatu beharreko eragileen mapa, horretarako kanalak eta planteatutako kanaletan erabili beharreko materialak prestatzeko ardatzak eta edukiak. Covid19aren ondorioz, fase hori nabarmen luzatu zen eta aldaketa ugari egin ziren.
Partaidetzan esperimentatzeko fasea partaidetzarako kanalak eta ekintzak abian jartzean zetzan, baina horiek ere nabarmen mugatu ziren Covid-19aren ondorioz. Ahalik eta pertsona gehienen eta anitzenen parte hartzea errazteko, prozesuak hainbat kanal konbinatu zituen:
- Barrutiko Kontzeilua.
- Partaidetza digitala.
- Kalean egindako elkarrizketak.
- Hainbat eragile sozialekin eta Udaleko teknikariekin egindako eztabaida taldea.
Azkenik, ebaluazio- eta transferentzia-fasean prozesuaren emaitzen analisi kuantitatiboa eta kualitatiboa egin zen, adierazleetan eta jasotako ekarpenetan eta horien adostasun-mailan oinarrituz.
Parte-hartzaileak eta eragileak
Prozesu horri esker, ilab-aren pilotajea egin ahal izan da, zeinak berekin baitakar partaidetzaren arloko berrikuntza, eta, horri esker, Bilboko beste auzo batzuetara eta beste udalerri batzuetara transferi daitezkeen ikaskuntzak jaso ahal izan dira. Horretarako, proiektutik transferentziarako funtsezkoak diren hiru dokumentu sortu ziren:
- Maximoen metodologia —beste dokumentu batean jasota—, erakundeen arteko transferentziari lotua, prozesuak birbideratzeko jarraibide batzuk dituena.
- Garatutako prozesuaren memoria, prozesua garatu zen egoeraren arabera egokitzeko hartutako erabakiak jasotzen dituena.
- Prozesuaren transferigarritasunaren eta berezitasunaren dokumentua, pertsona migratuen parte hartze aktiborako kontuan hartu beharreko gakoekin batera.
Aldizkako ebaluazioak
- Ebaluazio data:
- Ebaluazioaren laburpena:
-
Parte-hartzaileak: Pertsona migratuak, Errekaldeko tokiko elkarte ehuna, Immigrazioaren Tokiko Kontseilua, Errekaldeko Barrutiko Kontzeilua
Lurraldea: Bizkaia
Denboraldia: 2019-2020
Informazio gehiago: Bilboko Udalaren webgunea, OGP esteka
Kategoriak: Justizia soziala, Garapen komunitarioa
Fasea: Martxan jartzea eta garapena