EAPN Euskadi: Egoera zaurgarrian dauden pertsonen parte hartzea:
- Erakundea:
- Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua
- Organoa:
- Gobernu Irekiaren eta Gobernu Onaren Zuzendaritza
- Egoera:
- Proiektua aribidean
Helburuak

Berritzailea da, honako arrazoiengatik
Egoera ahulean edo baztertzeko arriskuan dauden pertsonekin lan egiten duten erakunde desberdinen ebaluazioa partehartzailean artikulatzen du, eta pertsona onuradunei parte hartzeko eta baloratzeko espazioak irekitzen dizkie erabiltzen ari diren tresnen gainean.
Atxikitzen zaion plana
Pobrezia eta giza bazterketaren aurkako europar sarea Euskadin (EAPN Euskadi) ofizialki 1997an eratu zen gizarte erakundeen sare bat da, pobreziaren eta gizarte bazterkeriaren aurkako borrokan parte hartzen duten Hirugarren Sektoreko erakundeak biltzeko misioa duena.
EAPN Euskadiren iritziz, pobrezia eta/edo gizarte bazterkeria bizi duten edo bizi izan duten pertsonen parte hartzea funtsezkoa eta beharrezkoa da, baldin eta pobrezia eta gizarte bazterkeria nabarmen murrizteko gizarte-politikak eta ekintzak proposatu eta ezarri nahi badira. Horregatik, eta gure iritziz ezinezkoa delako gizarte demokratiko, moderno eta inklusibo batek funtzionatzea herritarren zati bat bere bizitzei eragiten dieten erabakietatik kanpo geratzen bada, plan estrategikotik bertatik beharrezkotzat jotzen genuen “pertsonek bere bizitzako esparru guztietan parte har dezaten bultzatzeko dinamika bat izatea; pertsonak beren komunitateko kide izatean datza, eragiten dieten erabakietan parte hartzean, haien ahotsa entzutean, haien iritzia kontuan hartzean”. Horrela, bada, ildo estrategiko bat ezartzen da, zeinaren bidez pertsonen parte hartzea sustatuko baita, pobreziaren eta gizarte bazterkeriaren aurkako borrokan sareak egoera zaurgarrian dauden pertsonekiko duen konpromisotik abiatuta.
2005. urtean, sareko hainbat erakundek sortu zuten lanerako espazioa dinamizatzen hasi zen EAPN Euskadi, zaurgarritasun, pobrezia eta gizarte bazterkeria egoeran dauden, eta gizarte zerbitzu eta erakundeetako erabiltzaileak diren pertsonen parte hartzea sustatzeko. Horrela, EAPN Euskadiren partaidetza-taldea sortu zen, egun jorratzen jarraitzen dugun bi helburu nagusirekin:
• Partaidetza-taldea osatzen duten taldeei baliabideak eskaintzea (tresnak, espazioak, etab.), pertsonen parte hartzea sustatzeko.
• Erakundeen konpromisoa lortzea, pertsonen partaidetzarako barne-prozesuen aldeko apustu globala egin dezaten.
Eremua
EAPN Euskadik partaidetzaren arloan egiten duen lanari dagokionez, jarraian dauden prozesuak aipa daitezke, denek dute harremana eta etengabe eguneratzen dira:
- Hasieran, sareko erakundeetan parte hartzearen arloko esperientziak aztertzeko hainbat lan egin ziren. Helburu nagusia gizarte-partaidetzaren eremuan hizkuntza komuna izatea izan zen eta, horretarako, esperientziak ezagutzeaz gain, garrantzitsuak izan ziren etengabeko prestakuntza eta hausnarketa.
- Pobrezia eta/edo gizarte bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden pertsonekin egunero egiten den psikologia, gizarte eta hezkuntza jardunaren bidez teoria propio bat eraikitzeko helburuarekin, sakoneko analisi bati ekin genion, eguneroko jardunen parte-hartzetik abiatuta eta erabiltzaileen iritzia ezagutzeko; amaitzeko, zenbait hobekuntza eremu ezarri ziren, zeinak oso garrantzitsuak baitziren erakundeek ezagutzen zituzten inguruneetan parte hartzea sustatzeko oinarriak jartzeko. Horrez gain, urrats handi bat eman zen eta erabiltzaileei galdetu genien ea bat zetozen profesionalen taldeek ateratako ondorioekin.
- Pertsona zaurgarrienen parte hartzea sustatzeko beste urrats bat ematea erabaki zen, eta erakunde eta administrazio publikoek gizarte politiken onuradunen iritzia kontuan har zezaten lortzea proposatu zen, izaera soziala duten politika, plan eta/edo zerbitzuak abiarazteko garapen-fase guztietan: diseinua eta plangintza, lege-garapena, egikaritza/ezarpena eta ebaluazioa.
Horretarako, eragiten dieten gaien inguruan parte hartzeko topaketak eta kontsultak egin ziren. Jarduera horietan honako fase hauen arabera jarduten da:
• Eztabaidagai/Gogoetagai izango diren gaiak aukeratzea.
• Pertsonek ezagutzen dituzten inguruneetan lan egitea (erakundeak, zerbitzuak...).
• Dagozkion erakunde/administrazioekin topaketa antolatzea eta akordioak egitea, gaiaren arabera.
• Topaketa egitea.
• Partaidetza prozesuari buruzko txostenak/ondorioak dagokionari ematea. Ondorengo jarraipena (talde teknikoak).
• Prozesuaren barne ebaluazioa, hiru mailatan: erabiltzaileak, profesionalak, EAPN Euskadiko Zuzendaritza Batzordea.
Parte-hartzaileak eta eragileak
EAPN Euskadin arreta berezia eskaini zaio emakumeen parte hartzeari. Hori dela eta, jarduerak antolatu ditugu eta espazio seguruak proposatu ditugu, soilik emakumeenak zirenak, elkartzeko eta emakumeen parte hartzearen mugen inguruan eztabaidatzeko, eta baita proposamenak egiteko eta, parte hartzen duten emakumeekin batera, espazio berriak pentsatzeko ere. Espazio horien helburua emakumeen parte hartzea sustatzea da, eta baita gizarte politiketan genero ikuspegia txertatzeari buruz dituzten iritziak eta proposamenak jasotzea ere. Beharbada, parte hartze hori intimoagoa da, baina eraldatzeko ahalmen amaigabea du, bai parte hartzaile bakoitzaren maila pertsonalean, bai kanpora begirako maila bateratuan.
Zeharkakotasunez, landu den alderdietako baten helburua honako hau izan da: egoera zaurgarrian dauden pertsonekin lan egiten duten erakunde guztientzat parte hartzea ildo estrategikoa izan dadin lortzea. Erakundeentzako erreminta-kutxa praktiko eta erabilerraz bat eraikitzeko ideia 2022an aurkeztu genuen partaidetzarako eskuliburuan mamitu da: “Cocina fácil para participar. Fomentar la participación de las personas de entidades sociales”.
Prozesu horiekin, EAPN Euskadik pertsonen BOZGORAILU gisa jarduten du, beren iritzi eta proposamen guztiak erakunde eta administrazio publikoetara iristeko eta kontuan hartuak izateko aukera emanez.
Aldizkako ebaluazioak
- Ebaluazio data:
- Ebaluazioaren laburpena:
Partaideak: Gizakia Fundazioa, Sartu Federazioa, Elkarbanatuz Elkartea, CEAR Euskadi, Bizitegi Elkartea, Bilboko Cáritas Diocesana, Zubietxe Elkartea Parte Hartuz
Lurraldea: Araba, Bizkaia
Aldia: 2005 - gaur egun
Informazio gehiago: EAPN Euskadi, Bideoak, Artikulua "Zerbitzuan" zientzia-aldizkarian
Elkarlan Sarien esparruan garatutako transferentzia-produktuak: Parte hartzeko sukaldaritza erraza
Kategoriak: Gizarte ongizatea, Berdintasuna
Fasea: Diseinua eta plangintza, Martxan jartzea eta garatzea