Zerbitzu Publiko Aurreratuen Direktorioa ZERPA 2012

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

ZERPA2012 (Zerbitzu Publiko Aurreratuak) Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioetako erakunde eta sektore publikoko atarietan eskaintzen diren zerbitzu, prozedura eta izapideak artxibatu, sailkatu eta aldizka eguneratzen dituen biltegia da.

Ikerketa eta bilketa egiteko esparru gisa Eustateko Herri-administrazioen 2010eko behin-behineko gidaliburua erabili da. Horrek, 1.164 erakunde hartzen ditu. Ez dira sartu Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten Estatuko Administrazio Orokorreko herri erakundeak ezta unibertsitateko ikastetxe publikoak ere.

Informazioa biltzeko eta esteka-erreferentziako aldia unitate bakoitzean adierazten da. Aldi hori prozeduren eta izapideen erdiarentzako gutxi gorabehera 2010eko irailaren 13tik 2011ko otsailaren 25era arterakoa izan zen, gainontzekoa 2012ko irailaren 29a eta azaroaren 16a bitartean eguneratu zen. Zerbitzuek eta edukiek aipatutako lehen aldia dute aldi denborazko erreferentzia bezala. Urtero gaurkotze partzialak egingo ditugu eta osoa bost urtean behin.