Lan Harremanen Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

Lan Harremanen Zuzendaritzak, dekretu honen 5. artikuluan aipatzen diren egitekoez gain, honako eskumen hauek ere izango ditu:

  1. Funtzio Publikoko Sailburuordetzari laguntzea Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Instituzionalaren eremuko negoziazio kolektiboaren edukiak eta mugak prestatu eta proposatzen.
  2. Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Instituzionalaren ordezkari izatea sindikatuekin eta langileen beste ordezkapen-organo batzuekin egiten diren elkarrizketetan eta negoziazioetan.
  3. Langileen ordezkariekin lortutako edo izenpetutako akordio edo hitzarmenen ondorioz sortutako organo edo lantaldeetan sailaren ordezkari izatea, baldin eta akordioan espresuki beste organo bati esleitu ez bazaio egiteko hori.
  4. Txostena egitea, izenpetu baino lehen eta nahitaez, Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta Instituzionaleko eta gainerako sektore publikoko langileen ordezkariekin lortu edo izenpetu beharreko akordio edo hitzarmenei buruz.
  5. Sailei, erakunde autonomoei, zuzenbide pribatuko erakunde publikoei eta sozietate publikoei laguntza ematea, eta parte hartzea, hala badagokio, langileen ordezkariekin egin beharreko negoziazioetan.
  6. Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko langileen ordezkariekin izenpetutako akordio eta hitzarmenen indarraldiari eta aplikazioari buruz sortzen diren administrazio- eta lan-arloko gorabeheren gaineko txostena egitea eta horiek ebaztea, eta aplikazio komuneko jarraibideak ezartzea.
  7. Langileen bertaratzea kontrolatzeko aplikazio-irizpide komunak ezartzea, eta aplikazio informatikoa administratzea.
  8. Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta Instituzionalak borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakunde edo sistemetan duen parte-hartzea kudeatu eta koordinatzea, bazkide edo ekarpen-egile gisa esku hartzen badu.
  9. Langileei gizarte-laguntzak ematea eta laguntzok kudeatzea, eta horiek izapidetu eta ebatzi behar dituzten sailek eta erakunde autonomoek jarraitu beharreko gidalerroak ezartzea, indarreko legeen arabera.
  10. Lan-harremanekin, lan-baldintzekin eta giza baliabideak antolatzearekin eta zerbitzu publikoen kalitate handiko eredu batera egokitzearekin zerikusia duen guztiaren segimendua eta ebaluazioa egitea.
  11. Funtzio Publikoko Sailburuordetzak Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen eremuan hartutako laneko segurtasunaren eta osasunaren arloko aplikazio-irizpide komunak betearaztea.
  12. Laneko segurtasunaren eta osasunaren arloko kultura egokia sustatzea, bai eta prebentzio- eta zuzenketa-neurriak diseinatzea ere, eta organo eskudunek betearaz ditzatela bultzatzea, koordinazio-irizpideak ezarrita, beharrezkoa balitz.
  13. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen Prebentzio Zerbitzu propioa kudeatzea.
  14. Eskubide Pasiboen Batzordearen euskarri administratiboa izatea, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan zerbitzuak egin zituen langileriaren eskubide profesional eta pasiboen testu bategina onartzen duen maiatzaren 13ko 1/1986 Legegintzako Dekretuan aurreikusitako prestazio ekonomikoak emateko espedienteen eta proposamenaren izapidetzea kudeatzea.

5. artikulua.- Zuzendariak.

Zuzendariek eskumen hauek izango dituzte, oro har:

  1. Sailburuaren eta sailburuordeen ebazpenak betearaztea eta eskuordetzen zaizkien eskumenak baliatzea.
  2. Saila ordezkatzea, sailburuak eskuordetuta.
  3. Zuzendaritzaren jarduerak programatu, bultzatu, gidatu, koordinatu eta kontrolatzea.
  4. Espedienteen erregistroak eta artxiboak eta dagokion zuzendaritzako barne-zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea, organo eskudunek ezarritako arauekin bat eginik, eta hargatik eragotzi gabe Zerbitzu Zuzendaritzari esleitutako eskumen orokorrak.
  5. Goragoko organoei proposamenak egitea, beren eskumeneko gaietan.
  6. Azterketa eta, hala behar bada, txosten teknikoa eta juridikoa egitea xedapen arauemaileen proiektuei buruz, Gobernu Kontseiluaren erabaki-proposamenei buruz edo sailaren ekimenez sinatzekoak diren hitzarmenei buruz.
  7. Errekurtsoak ebaztea, indarrean dagoen legerian agindutako kasuetan.
  8. Zerbitzu Zuzendaritzari helaraztea zuzendaritza bakoitzaren berezko arloetako estatistika-datuei buruz beharrezkoa den informazioa.
  9. Sailari dagozkion egitekoak betetzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Interneten izan beharreko presentzia-modeloari dagokionez, betiere bere zuzendaritzari esleitutako arloetan.
  10. Beren eskumenaren eremuan zehapen-ahalmena erabiltzea, aplikatu beharreko legeriari jarraikiz, arintzat eta astuntzat jotako faltei dagokienez.
  11. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak espresuki ematen dizkien gainerako egitekoak, eta, oro har, Jaurlaritzako zuzendariei dagozkienak.
  12. Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean, indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planeko helburuak definitzea berari dagokion alorrean eta horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea bere Zuzendaritzako arduradunekin batera, euskararen kudeaketa integratua eginez.
  13. Hizkuntza Ofizialak Erabiltzeko Irizpideak ezartzea eta horien jarraipena egitea Zuzendaritzako jardun-arloetan; besteak beste: itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza orokorra, izendapen ofizialak eta sailak antolatutako jendaurreko ekitaldiak. Halaber, hala badagokio, hizkuntza-irizpideak sartzea administrazio-kontratazioan eta dirulaguntzak emateko deialdietan.
  14. Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin elkarlanean, Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planeko helburuak definitzea berari dagokion alorrean eta horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatu eta ebaluatzea, bere Zuzendaritzako zerbitzuburuekin lankidetzan emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Jon Agirre Huerga
Lan Harremanen zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK

Goragoko erakundeak