2008ko maiatzan eta ekainean izandako uholdeen ondorioz hainbat alorretan izan diren kalteak arintzeko Diru-laguntzak
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Justizia eta Herri Administrazioa
Egitura atal kudeatzailea
Koordinazio Idazkaritza Orokorra
Xedea
Diru-laguntzak ematea 2008ko maitzean eta ekainean izandako uholdeen ondorioz hainbat alorretan izan diren kalteak arintzeko. Alorrak honako hauek dira:
-
Industria
-
Merkataritza
-
Zerbitzuak
-
Ostalaritza
-
Turismoa
-
Nekazaritza ustiategiak
-
Eraikuntza eta etxebizitza
-
Automobilak
Nori Zuzendua
1. Kaltetutako etxebizitzen edota bere eranskinen konponketa
- Uholdeek kaltetutako etxebizitzen edota bere eranskinen eta elementu komunen jabe, usufruktudun edo maizter diren pertsona fisikoak. Nahitaezko luzapena duen kontratuaren maizterraren kasuan, konpondu beharreko etxebizitza nahiz eranskinaren titularraren baimena beharko .
- Batez ere etxebizitzetarako diren eraikinen higiezinen jabeen elkarteak baldin eta uholdeek elementu komunetan kalterik eragin badie.
2. Industria, Merkataritza, Nekazaritza, Zerbitzu Eta Turismo alorrak
- CNAE 45 (Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionala) eraikuntza-enpresak baldin eta burutzeko bidean diren eraikuntza eta/edo urbanizazio obrak zeuzkatelarik uholdeek kalterik eragin badie.
- Euskal Autonomia Erkidegoko pertsona fisiko nahiz juridikoak baldin eta industria, merkataritza, nekazaritza, zerbitzu-emate, ostalaritza eta turismoaren alorreko jarduerak burutzen badituzte .
3. Automobil ibilgailuak birjartzea
- Ibilgailuen titularrak betiere kaltea jasotzeaz gain behin betiko baja aitortu bazaie .
Diru kopurua
1- Etxebizitzen Eta Burutzeko Bidean Dauden Eraikuntzen Konpoketa
-
Diru-laguntza jaso ahal duten inbertsioak
-
Batez ere etxebizitzetarako diren higiezinetako elementu komunetan
-
Etxebizitza, garaje edota trastetegirako diren elementu pribatiboetan
-
Batez ere etxebizitzetarako eta/edo urbanizazioetarako diren eraikuntzetan, burutzeko bidean baldin badaude.
-
- Betekizunak
- aurkeztea kasuan kasuko konponketa-proiektua, teknikari gaitu batek idatzitakoa, ondoren, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko lurralde ordezkariak onar dezan. Proiektuak uholdeen ondorioz sortutako kalteak konpontzeko obrak gauzatzearen aurrekontua jasoko du, bai eta proiektua idatzi eta gauzatzeagatiko gastuak eta aipatu obra dela-eta ordaindutako edozein tasa edo prezio publiko ere (BEZa kanpo).
- Diru-laguntzaren xedeko zenbatekoa
Laguntzaren xedeko inbertsioak ezingo du gainditu honako zenbateko hau: obraren guztirako aurrekontuari beste laguntza batzuk nahizAseguruen Konpentsazio Partzuergoak eta aseguru konpainiek aurreikusitako beste kalte-ordain batzuk kentzetik ateratzen dena (familia ugariko kasuetan izan ezik, horietan gehienezko azalera 120 metro karratukoa izango baita).Aurreko kasuetan (Batez ere etxebizitzetarako diren higiezinetako elementu komunak eta etxebizitza, garaje edota trastetegirako diren elementu pribatiboak) laguntza jaso ahal duen inbertsioak ezin ditu gainditu honako zenbateko hauek :
-
Etxebizitzetarako: etxebizitzen metro karratu erabilgarriak 700 euroz biderkatzetik ateratzen dena, gehienez ere 90 metro karratu direlarik (familia ugariko kasuetan izan ezik, horietan gehienezko azalera 120 metro karratukoa izango baita)
-
Elementu komunetarako eta erantsitako elementu pribatiboetarako: horietako metro karratu erabilgarriak 425 euroz biderkatzetik ateratzen den zenbatekoa, loturiko eranskinei dagokienez, gehienez ere, 30 metro karratu direlarik.
Burutzeko bidean diren eraikuntza edo urbanizazioko obretan izandako kalteen kasuan, babestuko den aurrekontuaren muga konponketen guztirako aurrekontuaren %85a izango da, Jaurlaritzaren azken prezioen datu-basearen arabera kalkulatua,Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak eta aseguru konpainiek aurreikusitako kalte-ordainen balioa kendu eta gero.
-
-
Laguntzaren ezaugarriak
-
Maileguaren zenbatekoa, gehienez ere, laguntzaren xedeko inbertsioaren %100 izango da.
-
Amortizatzeko epea:7 urte, eta epe horretan barne dago oro har 12 hilabetekoa izango den hasierako gabealdia.
-
Gehienezko interes-tasa aplikagarria: EURIBOR + 0,50 puntu.
-
Aplikagarri izango den gastu bakarra hasierako komisioa izango da, haren kostu gehiena %0,25 delarik.
-
maileguak linealki amortizatuko dira, kuota berdina eta hiru hiletan behin ordaintzekoa delarik.
-
Hobaria %5 puntukoa izango da.
-
Diru-laguntza behin batez ordainduko zaio dagokion finantza erakundeari eta beronek osorik aplikatuko dio maileguaren kapital biziaren murrizketari.
-
2- Industria, Merkataritza, Nekazaritza, Zerbitzu Eta Turismo Alorrak
-
Diru-laguntza jaso ahal duten inbertsioak
-
Aktibo finkoak
-
Aktibo zirkulatzaileak
-
Inbertsio osagarriak
-
-
Betekizunak
Hondatutakoen ordez enpresaren aktiboari gehitzen zaizkion aktibo finkoek, izaera desberdinekoak izanik ere, ezaugarri hauek izan beharko dituzte :
-
Enpresaren xede soziala osatzen duten jarduerekin zuzenean lotuta egotea.
-
Lehen aldiz erabiliak edo martxan jarriak izatea.
-
Gutxienez, hiru urteko amortizazio-aldia ezarrita edukitzea
-
Beste inori ez lagatzekoak.
-
Enpresaren aktiboan gutxienez hiru urtez iraun dezatela.
-
Enpresa eskatzaileak fabrikatutakoak, eginikoak edota garatutakoak ez izatea.
Aktiboen preziotzat haien balio garbia hartuko da, hau da: fakturatutako zenbatekoa, Balio Erantsiaren gaineko Zerga kendu ondoren, eta, aktibo zirkulatzaileen kasuan,Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak tasaturiko galera garbiaren zenbatekoa . -
-
Diru-laguntzaren xedeko zenbatekoa
-
Uholdeen ondorioz kalteturik geratu ziren aktibo finkoak konpontzeko edo erosteko behar den zenbatekoa, beste laguntza batzuk eta aseguru-etxeek edota Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak aurreikusiriko kalte-ordainak zenbateko horretatik kenduta daudela.
-
Enpresa behar bezala martxan jartzeko beharrezko diren osagarrizko inbertsioak ere, behar izanez gero, lagundu ahalko dira. %50ean jarriko da muga aktiboak konpondu edo erosteko..
-
Aktibo zirkulatzaileak edo stock komertzialak birjartzeak dakarren zenbatekoa, beste laguntza batzuk eta aseguru-etxeek edota edotaAseguruen Konpentsazio Partzuergoak aurreikusiriko kalte-ordainak zenbateko horretatik kendu ondoren
-
-
Laguntzaren ezaugarriak
-
Maileguaren zenbatekoa, gehienez ere, laguntzaren xedeko inbertsioaren %100ekoa izango da
-
Amortizatzeko epea 7 urtekoa izango da, eta epe horretan barne dago oro har 12 hilabetekoa izango den hasierako gabealdia.
-
Aplikatuko den interes tasarik handiena EUROIBOR gehi 0,50 puntu izango da. Eragiketa elkarrekiko berme-sozietateren batek babesten badu, aipatu interesa 0,25 puntu jaitsiko da.
-
Aplikagarri izango den gastu bakarra hasierako komisioa izango da, haren kostu gehiena %0,25 puntukoa delarik.
-
Maileguak linealki amortizatuko dira, kuota berdina eta hiru hiletan behin ordaintzekoa delarik..
-
Hobaria %5 puntukoa izango da.
-
Diru-laguntza behin batez ordainduko zaio dagokion finantza erakundeari eta beronek osorik aplikatuko dio maileguaren kapital biziaren murrizketari, jaso bezain pronto.
-
3- Automobil ibilgailuak birjartzea
Diru-laguntza jaso ahal duten inbertsioak
-
Ezbehartutako automobil ibilgailuak.
Betekizunak
-
Automobil ibilgailuaren asegurua indarrean izatea.
-
Kotxeak eta 49 zentrimetro kubotik gorako motozikletak .
Laguntzaren ezaugarriak
-
2.000 euro, betiere ibilgailu berria dekretua indarrean sartzen denez geroztik 4 hileko epealdian erosten bada
Araudia Ekainaren 17ko 107/2008ko dekretua, diru-laguntzak ematea 2008ko maiatzan 31n eta ekainean izandako uholdeen ondorioz hainbat alorretan izan diren kalteak arintzeko erregulatzen duena EHAA ( Kb, pdf)
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen legea (pdf, 465Kb)
Harremanak norekin
Informazioa
-
Interesatuek argibide gehiago nahi badute Arreta emateko Zuzenean Zerbitzua (012 telefonoa) erabili ahal dute.
Imprimakiak
Eskabide orriak Dekretuko I., II. eta III. eranskinetan ageri direnak dira.
-
I. Eranskina - Laguntza-maileguetarako Eskabidea ( pdf, 269 Kb)
-
II. Eranskina - finantza-erakundeak eta eskatzaileak sinaturiko mailegu-eragiketarako eskabidea (pdf, 38 Kb)
-
III. Eranskina - automobili ibilgailuak birjartzeko eskabidea (pdf, 39 Kb)
Eskabideak aurkeztea
Eskabideak honako helbide hauetako egoitzetara bidali ahal dira:
- Eusko Jaurlaritzaren egoitzak : Arreta orokorreko guneak ( Zuzenean zerbitzua):
Vitoria-Gasteiz, Samaniego kalea, 2 Bilbao, Gran Vía kalea, 85. Donostia-San Sebastián, Andía Kalea, 13.- Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko lurralde bulegoak:
Vitoria-Gasteiz, Samaniego kalea, 2. o Bilbo, General Concha kalea, 23. o Donostia - San Sebastián, Easo kalea, 10.- Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko lurralde ordezkaritzak:
Vitoria-Gasteiz, Samaniego kalea, 2. Bilbao, Gran Vía kalea, 85 Donostia-San Sebastián, Andía Kalea, 13.- Trafikoko lurralde bulegoak :
Vitoria-Gasteiz, Samaniego kalea, 2 Bilbo, Ercilla kalea, 4 Donostia-San Sebastián, San Marcial kalea, 12
Erantsi beharreko agiriak
1º) Etxebizitzak eta burutzeko bidean dauden eraikuntzak konpontzeko , interesatuak honako agiri hauek aurkeztu beharko dituI.Eranskinarekin batera (pdf, 269kb) :
- IFK/NANaren kopia.
- Etxebizitzaren edota eranskinen jabetza, edukitzea edo erabilera egiaztatzen duen agiria (eskritura).
- Etxebizitzaren edota eranskinen jabearen baimena, nahitaezko luzapeneko kontratua izanez gero.
- Familia ugariaren tituluaren kopia, hala dagokionean.
- Egoki egiaztatutako (Inbertsio-proiektuen edo aktibo zirkulatzaileen birjarpen proiektuen proformako edo behin betiko fakturez ) beharrezko inbertsioei eta gastuei buruzko azalpen memoria.
- Finantza erakundearen eta eskatzailearen artean izenpetutako mailegu eragiketaren eskabidearen kopia II.Eranskina (pdf, 38 Kb). .
- Beste edozein gorabehera, eskatzailearen iritziz esanguratsua baldin bada.
2º) Industria, merkataritza, nekazaritza, zerbitzu eta turismo alorretako laguntzetarako, interesatuak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu I.Eranskinarekin batera (pdf, 269kb):
- IFK/NANaren kopia.
- Enpresariaren ordezkariaren notaritza-ahalmenaren kopia, pertsona juridikoen kasuan.
- Egoki egiaztatutako (Inbertsio-proiektuen edo aktibo zirkulatzaileen birjarpen proiektuen proformako edo behin betiko fakturez) beharrezko inbertsioei eta gastuei buruzko azalpen memoria..
- Finantza erakundearen eta eskatzailearen artean izenpetutako mailegu eragiketaren eskabidearen kopia II.Eranskina (pdf, 38 Kb)
- Beste edozein gorabehera, eskatzailearen iritziz esanguratsua baldin bada. .
3.) Automobil ibilgailuak birjartzeko laguntzetarako interesatuak eskabide orriarekin III. Eranskina (pdf, 39Kb):
-
IFK/NANaren kopia
-
Enpresariaren ordezkariaren notaritza-ahalmenaren kopia, pertsona juridikoen kasuan.
-
Automobil ibilgailuaren jabetza adierazten duen ziurtagiria (gidabaimena).
-
Automobil ibilgailuaren azkeneko aseguruaren poliza edo ordainagiria .
-
Aitorpena Ibilgailua behin betiko bajan dagoela adieraziz.
-
Ibilgailua berriaren erosketa faktura.
-
Hirugarrenaren datuen alta dokumentua (kobratzeko banku-datuak)
Eskabideak Aurkezteko Epea
2008ko urriaren 31 arte.
Eskabideak aurkezteko lekua
Eskabideak honako helbide hauetako egoitzetara bidali ahal dira:
- Eusko Jaurlaritzaren egoitzak : Arreta orokorreko guneak ( Zuzenean zerbitzua):
Vitoria-Gasteiz, Samaniego kalea, 2 Bilbao, Gran Vía kalea, 85. Donostia-San Sebastián, Andía Kalea, 13.- Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko lurralde bulegoak:
Vitoria-Gasteiz, Samaniego kalea, 2. o Bilbo, General Concha kalea, 23. o Donostia - San Sebastián, Easo kalea, 10.- Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko lurralde ordezkaritzak:
Vitoria-Gasteiz, Samaniego kalea, 2. Bilbao, Gran Vía kalea, 85 Donostia-San Sebastián, Andía Kalea, 13.- Trafikoko lurralde bulegoak :
Vitoria-Gasteiz, Samaniego kalea, 2 Bilbo, Ercilla kalea, 4 Donostia-San Sebastián, San Marcial kalea, 12
Tramiteen deskripzioa
1- Etxebizitzak eta burutzeko bidean dauden eraikuntzak konpontzeko laguntzetarako
-
Eskabideekin batera interesatuak kasuan kasuko agiriak aurkeztu behar ditu.
2- Industria, merkataritza, nekazaritza, zerbitzu eta turismo alorretako laguntzetarako
-
Eskabideekin batera interesatuak kasuan kasukoagiriak urkeztu behar ditu
3- Automobil ibilgailuak birjartzeko laguntzetarako
-
Behar direnlekuetan III. Eranskina (pdf, 39 Kb) aurkeztu behar du :
-
Eskabideekin batera interesatuak Automobil ibilgailuak birjartzekoagiriak aurkeztu behar ditu
Egitura Atal Ebazlea
Laguntzetarako eskabideak, Ebaluazio Batzordeak proposatuta, organo hauek ebatziko dituzte:
-
Industria, turismo, merkataritza eta zerbitzuen alorretakoak Berrikuntza eta Energia sailburuordeak.
-
Etxebizitza eta eraikuntzaren alorrekoak, Etxebizitza sailburuordeak
-
Nekazaritzako elikagaien industriaren eta nekazaritzako ustiategien alorretakoak, Nekazaritza eta Arrantza Garapeneko sailburuordeak.
-
Automobil ibilgailuei dagozkienak Herrizaingo sailburuordeak
Ebazteko epea
Dekretu honen babesean aurkeztutako eskabideei buruzko ebazpen adierazia eman eta hori jakinarazteko gehienezko epea hiru hilabetekoa da
Isilbidearen Ondorioak
Baiespenezkoak
Administrazio Bidearen Bukaera
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
Errekurtsoak / Erreklamazioa
Formularioak
-
I.Eranskina - Laguntza-maileguetarako Eskabidea ( pdf, 269 Kb)
-
II.Eranskina - finantza-erakundeak eta eskatzaileak sinaturiko mailegu-eragiketarako eskabidea (pdf, 38 Kb)
-
III.Eranskina - automobili ibilgailuak birjartzeko eskabidea (pdf, 39 Kb)
Bestelako Agiriak
Oharrak
Ez dago
Abisua
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.