Euskadiko Natura Ezagutzeko Sarea

Deskribapena


Euskadiko Natura Ezagutzeko Sarea erakunde eta pertsonen sare bat da, datuak zein informazioa biltzen eta erabiltzen elkarlanean aritzen dira horiek, baita natura kontserbatzeko eta onura publikorako eta dokumentu estrategikoetan eta aplikazio-araudian jasotako nahitaezko txostenak egiteko erabil daitekeen ezagutza sortzen ere.

Sareko kide bakoitza bere izenean eta/edo erakunde bateko kide gisa izan daiteke.

Konpromisoak:

  • Datuen kudeaketa irekia eta lankidetzakoa sustatzea.
  • Informazioa partekatzea datu-biltegi publikoen bidez: Euskadiko Naturari buruzko Informazio Sistema, GBIF, OpenData
  • Euskadiko Naturari buruzko Informazio Sisteman jasotako informazioa arduraz erabiltzea
  • Ideien trukea, elkarlana, tresna bateratuen garapena eta jardunbide egokien trukea sustatzea eta erraztea.

Euskadiko Naturari buruzko Informazio Sistemako kide izatearen abantailak:

  • Kudeaketa-modulura sartzea
  • Informazio ez-publikorako sarbidea
  • Sisteman, GBIFen eta OpenData Euskadin informazioa argitaratzea
  • Atari pertsonalizatua izatea
  • Iruzkinak egitea eta Erreferentziak moduluko dokumentuak baloratzea (Liburutegi digitala)
  • Landan dauden espezieen behaketen erregistroei buruzko oharrak egitea.

Nori dago zuzenduta


Sareko kideak, besteak beste, hauek guztiak izan ahal dira: naturaren kontserbazioan inplikatuta dauden administrazio publikoak, unibertsitateak, ikerketa-zentroak, enpresak, elkarte sozialak eta pertsonak, betiere Euskadiko Naturaren Informazio Sistema hedatu eta hobetzera konprometitzen badira.

Aplikatu beharreko araudia


Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza > Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza > Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Natura Ezagutzeko Sarean alta emateko eskaera: 1110001
  • Natura Ezagutzeko Sarean baja emateko eskaera: 1110002

Administrazioari komunikazio-egintza


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk


Administrazioari komunikazio-egintza


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk