Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Ggarraio Sailaren 2021- 2024 aldirako dirulaguntzen plan estrategikoa

Erakundea:
Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak
Organoa:
Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailburua
Egoera:
Proiektua bukatuta

Helburuak

1.- Planaren justifikazioa.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8.1 artikuluan ezartzen denez, dirulaguntzen plan estrategiko bat eduki behar da, eta bertan identifikatu behar dira, sailaren dirulaguntzei dagokienez, haren aplikazioaren bidez lortu nahi diren helburuak eta ondorioak, dirulaguntza horiek emateko behar den epea, aurreikusten diren kostuak eta finantzaketaiturriak, betiere aurrekontu-egonkortasunaren helburuak betetzen badira.

Lege-agindu hori betez, 2021eko ekainaren 2ko Agindua onartu zen, eta Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren 2021-2024 urteetarako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartu zen.

Agindu horretan aurreikusten denez, Plan hori aldian behin berrikusi ahal izango da, haren aurreikuspenak inguruabar materialetara eta aurrekontu-inguruabarretara egokitzeko eta dirulaguntza neurri edo jarduketa berriak sartzeko.

Aurrekontu-baliabideak handitu egin ziren, batez ere Next funtsen ondorioz, eta laguntza-ildo berriak sartu ziren. Hori dela eta, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren 2021-2024 urteetarako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa zabaldu behar izan zen. Ondorioz, 2023ko apirilaren 4ko Aginduaren bidez, Sailaren plan estrategiko hori aldatu zen. 

2.- Aplikazio-eremua.

 Planak Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren dirulaguntza guztiak jasotzen ditu. 

3.- Planaren edukia.

Plana 6 ardatz estrategikotan egituratuta dago. Sailaren dokumentu programatiko sektorialetan Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailari dagozkion eta XII. Legegintzaldiko (2020-2024) Gobernu Programan identifikatuta dauden honako ardatz estrategiko hauetan egituratzen da Plana:

  • Herri eta hiri inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak lortzea, inor atzean gera ez dadin.
  • Alokairu eskuragarria sustatzea.
  • Dauden bizitegi-eraikinen parkea balorizatzea.
  • Etxebizitzan kalitatea, berrikuntza eta jasangarritasuna sustatzea.
  • COVID-19 kontrako neurriak.
  • Mugikortasun jasangarria eta segurua bultzatzea.

 

Atxikitzen zaion plana

Azken aldaketako data: