Euskal Autonomia Erkidegoan etxebizitzen eta zuzkidura bizitokien bizigarritasun baldintzak eta diseinu arauak erregulatzen dituen dekretu proiektua.

Erakundea:
Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza
Organoa:
Etxebizitza Sailburuordetza
Egoera:
Proiektua aribidean

Helburuak

Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legea garatzea hiritarrei etxebizitza duin bat izateko eskubidea bermatzeko. Hartara, etxebizitzak, besteak beste, honako irizpide hauek bete beharko lituzke: Eraikinen antolamenduari buruzko legerian eta aplikatu beharreko araudi teknikoan aurreikusitako baldintza objektiboak betetzea, funtzionaltasunari, bizigarritasunari, segurtasunari eta osasungarritasunari dagokienez.

Helburuak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoan etxebizitzen eta zuzkidura bizitokien gutxieneko bizigarritasun baldintzak eta diseinu arauei buruzko irizpideak ezartzea, bai obra berriei dagokienez bai existitzen diren etxebizitzei dagokienez.

  • Hurrengo irizpideak jasoko dira: osasungarritasuna, irisgarritasuna, generoa, jasangarritasuna eta ekipamendua. Kontuan hartuko dira ere berrikuntza, malgutasuna eta etxebizitza hurrengoetara egokitzeko beharra: bai etxebizitza mota berrietara, bai bizitzaren etapa desberdinetara.

  • Etxebizitza eta zuzkidura bizitokien diseinu eta gutxieneko bizigarritasun baldintzak arau bakar batean bateratzea.

Atxikitzen zaion plana

Legegintzaldia

XI. Legegintzaldia

Parte-hartzaileak eta eragileak

Eusko Jaurlaritzak, Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren bitartez hainbat eragile eta administrazioen partehartzea sustatzen du: Eusko Jaurlaritzako Sailak, Foru Aldundiak, Udalak, Gizarte Ekimenak, Eragile Ekonomikoak, Herritarrak…

Burutu gabeko mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Aginduzko txostenak eta irizpenak Hasi gabe
Jarraitutako prozeduraren memoria laburra Hasi gabe
Jaurlaritzaren Kontseiluan onartzea Hasi gabe
Legebiltzarrera bidaltze Hasi gabe

Lortutako mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Sailburuaren agindua, prozedurari ekiteko Amaituta
Idatzitako testuaren sailburuaren onarpena Amaituta
Legebiltzarrera bidaltze Amaituta
Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea Amaituta

Azken aldaketako data: