Labrazako Parke Eolikoak eskuratu du Ingurumen Inpaktuaren Adierazpena, eta Azazetakoa berehala egongo da (Gobernu Bilera 2023-01-17)

Argitalpen-data: 

GobernuKontseilua_Tapia.JPG
  • Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak uste du Labrazako proiektu eolikoa 2024aren amaieran gauzatu ahal izango dela eta Azazetakoa 2025ean
  • Euskadiko Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak (LPS) beste urrats bat eman du eta Lurraldearen Antolamendurako Batzordearen eskutan dago dagoeneko
  • Une honetan, Euskadik kontsumitzen duen energiaren % 10 sortzen du, eta helburua da 2030erako % 15 sortzea, iturri berriztagarriak erabiliz 

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak Gobernu Kontseiluari jakinarazi dio Labrazako Parke Eolikoak Ingurumen Inpaktuaren Adierazpena jaso duela eta Azazetako proiektuari dagokiona berehala egongo dela. 

Arabako Oion udalerrian kokatuko den Labrazako Parke Eolikoak 8 aerosorgailu izango ditu eta 40MW energia sortzeko ahalmena izango du. Azpiegitura Aixeindarrek sustatzen du. Bi erkidego ezberdinei, Euskadiri eta Nafarroari, eragiten dien proiektua denez, ministerioen tramitazioa behar izan du, eta aldeko txostena jaso berri du. 

Azazetako Parke Eolikoak ere 8 aerosorgailu aurreikusten ditu eta 40MW energia sortzeko gaitasuna izango du. Alegría-Dulantzi, Iruraiz Gauna, Donemiliaga, Arraia Maeztu eta Bernedo udalerrietan kokatuko da, Araban. Aixeindar da kasu honetan ere sustatzailea. 

Eusko Jaurlaritza Azazetako instalazioari dagokion ingurumen-inpaktuaren adierazpena amaitzen ari da une honetan. Tramitazioa osatu egingo da Foru Aldundiak Plan Berezia onartzen duenean. Ingurumen-inpaktuaren adierazpenak kautelazko neurriak propostzen ditu, baita beste neurri babesle, zuzentzaile eta konpentsatzaile batzuk ere, eta horiek kontuan hartu beharko dira egikaritze-proiektua idazterakoan. 

Bi kasuetan, proiektua baimendu aurreko ingurumen-ebaluazioaren prozedurak barne hartu ditu araudian ezarritako jendaurreko informazioko eta kontsultako nahitaezko izapideak, bai eta eragindako administrazio publikoei eta pertsona interesdunei egindako hainbat kontsulta ere. 

Une honetan, Euskadik kontsumitzen duen energiaren % 10 sortzen du, eta 2030erako % 15 sortzea da helburua, iturri berriztagarriak erabiliz. 

Energia Berriztagarrien LPS 

Era berean, Arantxa Tapiak azaldu duenez, Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala (LPS) Euskadiko lurraldea antolatzeko tresna bat da, eta ingurumena edo kultura bezalako balio babesgarriak hartzen ditu kontuan. 

EAEk, une honetan, energia berriztagarrien sorkuntzaren ehuneko txikia du, guztizko energia-kontsumoaren aldean; beraz, hirigintza-eremuan energia berriztagarrien ezarpena arinduko duten estrategiak garatzera behartuta gaude, hori baita energia berriztagarrien ohiko oztopoetako bat. 

LPak, funtsean, lurzoru urbanizaezinean iturri berriztagarrietatik energia elektrikoa sortzeko instalazioak ezartzea zehazten du, erabilera eta banaketa arautu gabe. Ingurumen-baldintzatzaileak eta -betekizunak beren araudi zorrotzean ezarritakoak edonola ere kasu guztietan. 

Hori guztia kontuan hartuta, LPSak instalazio eoliko eta fotovoltaiko handietarako egokiak diren lurralde- eta hirigintza-ezarpena errazten duten eremuak hautatzen ditu, eta horrek nabarmen arintzen ditu izapideak. Hautatutako eremu horiek Euskadiren potentzial berriztagarria ahalik eta gehien aprobetxatzeko premisaren pean definitzen dira, Euskadiren natura-, paisaia- eta kultura-ondarea zaintzearekin bateragarria izanik. 

Horrek ez du esan nahi adierazitako eremu horiek guztiak okupatuko direnik; izan ere, alde batetik, ekimen pribatuaren mende dago sare elektrikorako sarbidea eta konexioa, eta ez da ahaztu behar beti bermatu eta bete behar direla ingurumeneko, arkeologiako, lurzoruaren erabilerako eta abarreko gainerako administrazio-eskakizunak. Era berean, eremu horiek hautatzeak ez du esan nahi, a priori, eremu horietatik kanpo instalazio handiak ezar daitezkeenik. Kasu horretan, zuzeneko ezarpenik ez dutenez, gainera, hirigintzari eta lurralde-antolamenduari buruzko legerian aurreikusitako eskakizunak bete beharko dira. 

 LPS behin betiko onartzeko faseak 

 

LPS hasierako bertsioa egitea

 LPS HASIERAKO bertsioa egitea

LPSaren eta ingurumen-azterlan estrategikoaren HASIERAKO onarpena

 Lurraldearen Antolamendurako Batzordearen hasierako txostena

 Hasierako bertsioa onartzeko aldaketak

LPSaren eta Ingurumen-Azterlan Estrategikoaren BEHIN BEHINEKO onarpena

 Eragindako administrazio publikoei eta interesdunei entzutea/kontsulta egitea

 Jendaurreko informazioa

Hirugarrenez herritarren parte-hartzea

Kontsulten analisia eta erantzunak eta informazio publikoa

 LPSaren eta IAEren BEHIN-BEHINEKO bertsioak onesteko prestatzea

Energia Berriztagarrien LPSaren BEHIN BETIKO betiko bertsioa egitea

 Ingurumen Adierazpen Estrategikoa egitea eta EHAAn argitaratzea

 Lurraldearen Antolamendurako Batzordearen txostena, behin-behineko onarpenari buruzkoa

 BEHIN BETIKO bertsioa egitea

Euskadiko Lurralde Plan Sektorialaren eta Berriztagarrien BEHIN BETIKO onarpena

 Araua izapidetzeko nahitaezko txostenak

 (Ingurumen Aholku Batzordea, Kontrol Ekonomikoko Bulegoa, Generoa, Hizkuntzaren normalizazioa, Aholku Batzorde Juridikoa, Jasangarritasun energetikoa)

 Lurralde Plangintza Sailaren nahitaezko txostena

 Gobernu Kontseilura bidaltzea

 EHAAn eta ALHAOn eta 2 egunkaritan argitaratzea

 Izapidetzen ari diren proiektu berriztagarriak

 

IZAPIDETZEN ARI DIREN PARKE EOLIKO HANDIAK

LOCALIZACIÓN

PROMOTOR

TRAMITACIÓN

Potencia MW

PE “LABRAZA”

Aixeindar

Ingurugiro-inpaktuare Adierazpena

40

PE “AZAZETA”

(Alegria-Dulantzi , Iruraiz Gauna, SanMillán /Donemiliaga , Arraia-Maeztu, Bernedo)

Aixeindar

Ingurumen-ebaluazioaren azterketa teknikoa. Kontsulten 2. fasea

40

PEMarino“GEROA”(offshoreArmintza)

Itsas Wind S.L.

Ministerioak tramitatuko du

45

PE “CANTOBLANCO”

(Añana, Ribera Alta)

Euskal Haizie

Dokumentazio teknikoa aurkeztuta.

49

PE “ARTZENTALES-SOPUERTA”

(Sopuerta, Artzentales, Galdames, Muskiz)

Euskal Haizie

Konkurrentzia erresoluzioa eginda. Proiektuaren eta Ingurumen-Inpaktuaren txostenaren zain

50

PE “LAS LLANAS”

(Gordexola, Zalla, Gueñes)

Euskal Haizie, S.L.

Konkurrentzia erresoluzioa datozen egunotan publikatuko da.

36,6

PE “LARRAGORRI” (ver “Jesuri”)

(Orozko, Laudio)

Grupo Capital Energy

Konkurrentzia erresoluzioa eginda.

22,5

PE PIASPE

(Azpeitia-Errezil-Zestoa)

Desarrollo Renovables  Iberia PI SLU

Konkurrentzia erresoluzioaren zain

33

PE “TREKUTZ”

(Urretxu, Antzuola)

Grupo Cildal Energy

Dokumentazioa aurkeztekotan, aurretiko izapidetze administratiboa abiatzeko

12

PE “BURUZAI”

(Azkoitia, Zumarraga, Urretxu)

GREEN CAPITAL DEVELOPMENT 65, S.L.

Dokumentazioa aurkeztekotan, aurretiko izapidetze administratiboa abiatzeko

18

PE “EZKELZU”

(Zizurkil, Usurbil, Donostia)

GREEN CAPITAL DEVELOPMENT XLIV, S.L.

Dokumentazioa aurkeztekotan, aurretiko izapidetze administratiboa abiatzeko

18

PE “KARAKATE”

(Soraluze, Elgoibar)

GREEN CAPITAL DEVELOPMENT 135, S.L.

Dokumentazioa aurkeztekotan, aurretiko izapidetze administratiboa abiatzeko

9,6

PE “KASTILLO”

(Legutio)

Grupo Capital Energy

Dokumentazio teknikoa aurkezteko luzapena 2023ko otsailaren 18rarte

22,5

hPE “MIRITXA” (Arratzu-Ubarrundia, Elburgo, Barrundia, Leintz-Gatzaga)

Grupo Capital Energy

Dokumentazio teknikoa aurkezteko luzapena 2023ko otsailaren 26rarte

27

PE LA MINORIA

ALEIXENDAR

Konkurrentzia fasean

40

                                                                                                                                             

 IZAPIDETZEN ARI DIREN PARKE FOTOVOLTAIKO HANDIAK

FV “VITORIA-SOLAR 1”

(Gasteiz, Arrazua-Ubarrundia)

Indarberri

Informazio publikoa amaituta. Proiektuaren errebisio kontsulta fasean

50

FV “VITORIA-SOLAR 2”

(Gasteiz, Elburgo, Barrundia)

Indarberri 

Informazio publikoa amaituta. Proiektuaren errebisio kontsulta fasean

50

FV LAMINORIA

ALEXEINDAR

Informazio publikoa amaituta. Proiektuaren errebisio kontsulta fasean

40